Albistea entzun

ARDOXKA

Casa Castillo, monastrellaren paradisua

Roberto Sarriugarte -

2023ko ekainak 10

Esan daiteke Casa Castillo upategiaren sustraiak 1941ean sortu zirela. Urte horretan erosi zuen Jose Sanchez-Cerezok Casa Castillo izeneko lursaila, mendiko erromeroa lantzeko eta merkaturatzeko asmoarekin. Lur haietan frantsesek 1870ean eraikitako upategi bat ere bazegoen.

1985ean, familiako bigarren belaunaldikoek, Nemesiok eta haren semeak, Jose Maria Vicentek, bigarren proiektua abiatu zuten: mahastia berregituratzeko lanak egin zituzten.

1991n, upategiaren eraikina zaharberritu zuten, jatorrizko egitura mantenduz. Lehen ardoztatzea ere egin zuten, Casa Castillo Crianza, 1993an merkaturatua. Gaur egun, Jose Maria Vicente da upategiko burua.

Jumillako (Murtzia, Espainia) goi-lautadan dago Casa Castillo, eta Mediterraneo itsasoak leundutako klima kontinentalaren eraginpean dagoela esan daiteke, ezin hobea bertako monastrell mahatsa lantzeko. Garnatxa, syrah eta cabernet sauvignon mahatsak ere lantzen dituzte. Berrehun hektareatan banatzen dira mahastiak, olibondoz eta almendrondoz inguratuta.

Lau partzelatan banatuta dituzte mahastiak, oso eremu desberdinetan. El Valle deitutakoak izaera buztintsua du eta hori da upategiak egiten duen oinarrizko ardo-sortaren jatorria.

La Solana lur hareatsuz osatutako hamabi hektareako partzela da, monastrellak landatuta dituen mahasti zaharra. Partzela horretako mahatsa erabiltzen da Casa Castillo Pie Franco ardoa egiteko.

Las Gravas 22 hektareako lursaila da, oso harritsua, mendi baten magalean kokatua. Monastrella lantzen dute batez ere, baina baita syrah eta caberneta ere. Mahasti horietan aukeratutako mahatsak partzelaren izen bereko Las Gravas ardoa egiteko erabiltzen dira. Casa Castilloren ardorik mineralena, zalantzarik gabe.

Eta, amaitzeko, Valtosca lursaila. El Valle eta Las Gravas lursailen arteko trantsizioa dela esan daiteke. Harez eta buztinez osatutako lurra eta kareharriz (tosca) estalitakoa. Mahasti guztia syrah mahatsez osatua dago. Valtosca izeneko ardo bikaina egiten dute mahats horiekin. Ardo heldua eta kontzentratua.

Ekoizpen txikiko mahastiak dira guztiak, eta idortasunak eta lurren ezaugarriek ardo kontzentratuak ematen dituzte. Ardo guztiak beltzak dira eta, lehen aipatutakoez gain, Micrit, El Molar eta Cuvee ere aipatuko nituzke. Jumillako ardorik bikainenak ematen dituzten upategietan onenetakoa da. Fruta bikaineko ardoak. Ardo boteretsuak, baina, era berean, azidotasun bikainekoak eta, ondorioz, orekatuak.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / @FOKU

«Nik hazten eta hezten ditut nire txakurrak»

Maixa Utrera Puelles

Artzain txakurren munduko txapelketan txapeldunorde izan da taldeka. Border collieetan espezialista da, eta uste du «berezko gaitasuna» dutela artzaintzarako, nahiz eta beste arraza askok ere balio duten.
Emakume bat babesteko betaurrekoekin. ©CC0

Benetan babesten al dute betaurreko babesleek?

Unai Etxenausia

Pantailen argi urdinetik begiak babesteko betaurrekoek ez dute frogatu begietako nekearen aurkako propietaterik, ezta loaren kalitatearen aldeko propietaterik ere. Melbourneko Unibertsitateko ikertzaile talde batek azterketa zientifikoa egin du, eta aldizkari batean publikatu dituzte ondorio horiek.
Uxue Rey eta Ane Eslaba, <em>Berria FM</em> podkast feministaren gidariak ©MENDI URRUZUNO

Bihar itzuliko da'Berria FM'

Beñat Mujika Telleria

Uxue Reyk eta Ane Eslabak jarraituko dute gidari lanetan, eta bi astean behin entzun ahalko da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.