ZIENTZIAREN KONTRA

2017ko otsailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
John Dupuis Torontoko York Unibertsitateko (Kanada) zientzia liburuzaina Trumpek zientziaren aurka harturiko neurrien kronologia egiten ari da. Hona hainbat neurri:

Trumpen lehen egunak

Environmental Protection Agency EPA (Ingurumena Babesteko Agentzia) erakundearen datuak gobernuaren azterketa politikoa pasatu beharko dute argitaratu aurretik.

Klima babesteko plana kenduko duela iragarri zuen Trumpen lehen mezuak Etxe Zuriaren webgunean.

Klima aldaketaren inguruko webgunea kentzeko agindu dio EPAri.

Agintea hartu eta minutu gutxira, klima aldaketaren inguruko aipamen oro ezabatu zuten Etxe Zuriaren webgunetik.

Zientziaz arduratzen diren agentzia publikoei sare sozialetan mezuak argitaratzea eta kazetariei bidaltzea debekatu die. «Hobe duzue albistea presidentearengandik zuzenean jasotzea», esan du Zientzia Batzordeko buru Lamar Smithek, «hura izan baitaiteke egia hutsa lortzeko bide bakarra».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.