FRANTZIAN EI-RI. LOTUTAKO ERASOAK

2016ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
2014

Abenduaren 20a. Gizonezko batek hiru polizia sastakatu zituen Joue-les-Toursen. Hil egin zuten.

Abenduaren 21a. «Ala handia da» oihukatu, eta hamahiru lagun harrapatu zituzten autoarekin, Dijonen.

Abenduaren 22a. Naoneden hamar lagun harrapatu zituzten autoarekin —bat hil zen biharamunean—. «Ala handia da» oihu egin zuen gidariak.

2015

Urtarrilaren 7a eta 9a.Charlie Hebdo kazetaren kontrako erasoarekin hasi, supermerkatu baten aurkakoarekin jarraitu, eta guztira hamazazpi lagun hil eta beste 22 zauritu zituzten bi egunean Parisen; tartean hiru erasotzaileak hil zituen poliziak.

Apirilaren 19a. 24 urteko gizon batek emakume bat hil zuen tiroz Villejuifen, eliza baten aurkako erasoa prestatzen ari zenean.

Ekainaren 26a. Saint-Quentin-Fallavierren behargin batek burua moztu zion nagusiari, eta EIren jarraitzailetzat aurkeztu zen.

Abuztuaren 21a. Gizonezko batek bost pertsona tiroz zauritu zituen Amsterdamdik Parisera zihoan tren batean. Frantziako Poliziak eraso jihadistatzat joa du.

Azaroaren 13a. Zazpi jihadistak 130 lagun hil zituzten, eta ehunka zauritu Parisen, tiroz eta soinean zituzten lehergaiak zartarazita. Bataclan antzokian hil zituzten 89 lagun, kontzertu batean. EIk hartu zituen bere gain erasoak.

2016

Urtarrilaren 7a. Poliziak gizonezko bat hil zuen Parisen, labana batekin polizia etxe bati eraso egin nahi ziolakoan. Ustezko jihadistak gezurrezko lehergailu gerriko bat eta EIren bandera zeramatzan.

Urtarrilaren 11. 15 urteko ikasle batek irakasle judu bati eraso zion labana batekin Marseillan. Poliziaren arabera, EIren izenean egindako erasoa izan zen.

Ekainaren 14a. 25 urteko gizonezko batek polizia bat eta Poliziaren idazkari bat hil zituen labanaz eraso egin ziela —senar-emazteak ziren—. EIk bere gain hartu zuen. Poliziak erasotzailea hil zuen.

Uztailaren 14a. 31 urteko gizon batek 84 lagun hil zituen Nizan, kamioi batekin harrapatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.