Albistea entzun

Volkswagenek auto trukatu guztiak deituko ditu konpontzera Europan

Alemaniak borondatezko konponbide plana atzera bota ondoren, konpainiak erabaki du 8,5 milioi autoak aztertzea 2016tik aurrera
Alemaniako tailer batean, autoaren gas isuriak neurtzen.
Alemaniako tailer batean, autoaren gas isuriak neurtzen. PATRICK PLEUL / EFE

Arnaitz Lasarte -

2015eko urriak 16

Volkswagenen auziak eragindako auto guztiek pasatu beharko dute tailerretik Europan. Besteak beste, Euskal Herriko milaka autok ere bai. Hasieran, konpainiak bezeroen esku utzi nahi zuen gas isuria ezkutatzeko auto trukatuak konpondu edo ez. Baina erakundeen presioaren ondorioz, VWek auto guztiak deituko ditu konpontzera. Azken datuen arabera, Europan 8,5 milioi auto izan daitezke egoera horretan daudenak. Datorren urtean hasiko dira auto horiek konpontzen, eta konpainia bera jarriko da harremanetan bezeroekin, informazioa zuzenean emateko.

Alemaniako KBA Motordun Ibilgailuen Bulego Federalak hankaz gora jarri ditu VWen hasierako planak. Auto konpainiak borondatezko konponbide plana proposatu zion erakunde horri, baina hark ez dio oniritzia eman. Alemanian gas isuriak trukatzeko softwarea daramaten auto guztiak konpontzeko eskatu dio VWi. Alexandre Dobrindt Alemaniako Garraio ministroak baieztatu zuen berria atzo: «Trukatutako autoen %100 konpondu beharko dira. KBAk bidali dio oharra VWi, eta nik babestu egiten du erabakia politikoki».

Atzetik etorri zen Austriako Gobernuaren eskaera ere. Hark ere auto trukatu guztiak aztertzeko eskatu zion VWi, erabakia bezeroen esku utzi gabe. Eskaerak bata bestearen atzetik zetozela ikusita, Alemaniako auto konpainiak lehen planak atzera bota, eta eskandaluak Europan zipriztindutako auto guztiak aztertzea erabaki du azkenean.

VWen asmoa zen bezeroen esku uztea autoak konpondu edo ez. Konpainiako kontseilari ordezkari Matthias Muellerrek joan den astean adierazi zuen beren asmoa zela 2016an hastea autoak ikuskatzen eta konpontzen: urtarrilean hasi, eta urtearen amaierarako bukatzea. Konpondu beharreko auto kopurua igo ondoren, ordea, litekeena da konpainiak epe horiek luzatu behar izatea.

Miaketak, Italian

Autoen konponketaren inguruko informazioa ematen ari diren bitartean, iruzurrari buruzko ikerketak martxan daude hainbat herrialdetan. Joan den astean VWen Alemaniako hainbat egoitza miatu zituen Poliziak. Atzo, berriz, konpainiak Italian duen egoitza nagusia, Veronan, edo Lamborghinirena, Bolonian —VWen filiala da—. Codacons ingurumenaren aldeko elkarteak jarritako salaketaren harira abiarazi du ikerketa Veronako Fiskaltzak. 12.000 bezerok baino gehiagok egin dute bat salaketarekin, gas isuriak ezkutatzea leporatuta.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERND WUESTNECK / EFE

Ekialderako bidaia garestia

Iker Aranburu

Gas eta petrolioaren esportazioek inoiz baino diru sarrera handiagoak eman zizkioten iaz Errusiari, baina EBren zigorrak hasi dira iturri hori ixten. Errusiak erosle berriak aurkitu ditu bere erregaientzat, baina merke salduta.

Gaurtik aurrera, EBk debekatua du Errusiatik gasolioa inportatzea

I. Aranburu

Erreserbak handitu ditu Europak, baina horiek amaitzean gora egin beharko luke prezioak
Bizkaiko metala epeldu dute 2026ra arte

Bizkaiko metala epeldu dute 2026ra arte

Imanol Magro Eizmendi

Bizkaiko metalgintzako sindikatuen gehiengoak eta FVEMek lan itun berria sinatu dute. Lan Sailak akordiora batzeko esan dio ELAri. LABek eskatu du grebalarien aurkako salaketak indargabetzeko

Bittor San Millan Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzale Eskolako zuzendaria. ©Jon Urbe / Foku

«Itsasoko lan gogorra gogoko duten gazteak topatzea da erronka»

Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza

Ondarroako Antiguako Ama itsas arrantzako eskolak egoitza berria du. Erdi mailako gradu berri bat eskaintzeko aukera eman die horrek, eta simulatzaileak erabiltzen hasi dira, Bittor San Millanek azaldu duenez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...