ESANAK

2016ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Armak

«Bigarren emendakinaren aldekoa naiz erabat; oso harro nago NRA Erriflearen Erakunde Nazionalaren babesa izateaz».

Donald Trump

«AEBetan armak erabiltzen dituzten pertsonen aurrekari guztiak frogatu behar ditugu. Aurten 30.000 pertsona hil dira armen ondorioz».

Hillary Rodham Clinton

Abortua

«Abortuaren kontra nago, eta kontra dauden epaileak izendatuko ditut Auzitegi Gorenerako».

Donald Trump

«Gobernuak ez dauka zereginik emakumeek beren gorputzari edo erlijioari buruz hartzen dituzten erabakietan. Asko egin dugu aurrera hori aldatzeko».

Hillary Rodham Clinton

Muga

«Mugako poliziak alde dauzkat; gizon gaiztoak [bad hombres erabili du] dauzkagu mugan. Atera egingo ditugu».

Donald Trump

«Donaldek ez zuen ezer esan harresiari buruz Mexikorako bisitan. Mexikoko presidenteak esan zuen ez zuela berak ordainduko, eta Twitterren hasi zen borroka. Nire lehen ehun egunetan migrazio erreforma aurkeztuko dut».

Hillary Rodham Clinton

Sexu erasoak

«Sexu erasoen eskandalua bere [Clintonen] kanpainak asmatu zuen».

Donald Trump

«Orain badakigu zer pentsatzen duen [Trumpek] emakumeei buruz. Hori da bera».

Hillary Rodham Clinton
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.