1832

Lanuzte orokorren sustraia

2014ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Sozialismoaren eta komunismoaren garapenarekin, langile klaseak botere politikoa eta kontrol ekonomikoa lortzeko bitarteko tresna gisa agertu zen greba orokorra. Baina nondik zetorren ideia hori? Jatorri teorikoa, behintzat, XIX. mendeko Ingalaterran bilatu behar da, eta William Benbowri zor zaio. Langile militante erradikala zen Benbow. Ziur aski, Manchesterren eta Nottinghammen egondako erreboltetan inspiratuta, 1832. urtean Benbowk panfleto bat idatzi zuen: Grand National Holiday and The Congress of The Productive Classes (Jai nazional handia eta klase produktiboen kongresua). Horretan, langileek hilabeteko oporraldia hartzea —opor hitzak, ingelesez, holy hitza barnean du, sakratua den zerbaiten pare—. Hasieran, langileen aurrezkiak erabili ziren, baina, gero, ondasun gehien zituztenei ekarpenak eskatu zitzaizkien. Oporraldiaren helburua, berriz, langileek euren ordezkariak aukeratu eta nazioaren geroa erabakiko zuten batzar batera bidaltzea litzateke. Hitzak hitz, formula iraultzaile klasikoa izango zenaren mamia dago hor: greba orokorra, ondasun eta produkzio bitartekoen konfiskatzea, eta, azkenik, boterea ordezkatu proletariotzaren gobernu batekin. Urte batzuk geroago chartism izeneko langile mugimenduak bere egin zuen «hilabeteko oporraldi sakratuaren» ideia. Benbow, atxilotu, eta kartzelan hil zela uste da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.