1637

Dolarra pesoa da

2014ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Euroaren sinboloa € da, dibisaren izenaren lehen hizkia. Libera esterlinarena ere, kamuflatuagoa dirudien arren, lehen hizkia da, latinezko libera hitzeko L-an oinarritua. Zer esan nahi du, ordea, AEBetako dolarraren $ ikurrak? Argi dago ez duela zerikusirik dibisaren izenaren lehen hizkiarekin; izan ere, sinbolo horrek Espainiaren menpeko Amerikako lurraldeetan erabiltzen zen pesos diruaren laburdura irudikatzen du —egun ere diru hori darabilte Latinoamerikako zortzi herrialdetan—. Hasieran S bat zen P baten gainean, pesos-en lehen eta azken hizkiak, baina, urteen higadurarekin, egungo itxura hartu zuen 1770eko hamarkadarako. AEBetan ohiko dirua zen pesoa —Spanish dollar esaten zioten—, independentzia lortu eta bi urtera herrialde berriko diru ofiziala dolarestatubatuar izendatu zuten arte. Izen berria jarri zioten, baina sinbolo zaharra mantendu. Eta dolar izena nondik dator? Bada, Txekiar Errepublikatik. Bohemiako Erresumako Joachimsthal hirian—egungo Jachimov hiri txekiarrean— joachimsthaler izeneko dirua egiten hasi ziren 1518an. Thaler deitu zion jendeak berehala diruari, eta hortik dolarrera egin zuen bidea diruaren hitzak hainbat herrialdetan. Europa erdialde eta iparraldera hedatu zen batez ere dolarra, eta estatubatuarrek hitz zaharra berreskuratu zuten diru propioa izendatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.