'REVOLVING' TXARTELAK

2020ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Zer dira? Fidelizazio txartel gisa aurkezten dituzte askotan. Mailegu erakundeek eta bankuek ematen dituzte, baita enpresa eta saltoki handiek ere. Kreditu txartelak dira funtsean: hileko kuota txikien bidez erosketen ordainketak—eskatutako kreditua— atzeratzeko modua ematen dute. Baina interes oso handiak izaten dituzte: batez beste, %19,67koak.
Zer arrisku dute? Nagusia da ezin dela zehaztu interesen zenbatekoa, aldakorra delako. Revolving esaten zaie sortzen duten zorra ere birakaria delako: zenbat eta gehiago erosi, orduan eta handiagoa da interes tipoa.
Zein ondorio ditu horrek? Ordaintzeke dauden interesak kopuru nagusira —kreditura edo hasierako zorrera— batzen dira. Erosketa bakoitzarekin, berriro kalkulatzen dira interesak, eta zorrean amortizatzen, interesen guztizko ordainketa handituz. Kontrolik gabeko espiral bat sor daiteke, hileko kuota ordainduta ere ez baita kreditua amortizatzen. Hori egin arte, bezeroak ezin du kontratua amaitu. Gainera, txartela erabili gabe ere interesak handitzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.