Berdintasunerako proba proiektuak 24 enpresatan

2018ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Gizon eta emakumeen berdintasuna enpresa arlora ere irits dadin, probako proiektu bat abiatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak. Bergarako eta Errenteriako Lanbide Heziketako ikastetxeetan ikastaroak ematen hasi dira, eta, horietan, Gipuzkoako 24 enpresatako 35 pertsonak hartuko dute parte. Proiektuaren helburua berdintasuna lortzea bada ere, Lanbide Heziketara andrazkoak erakartzeari «bizkarreko» bat eman nahi diotela azaldu du Rikardo Lamadridek, Jaurlaritzako Hezkuntza saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak. Proiektuaren sustatzaileak «gustura» daudela azaldu dute, enpresetan interes berezia sortu duela sumatu dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.