Albistea entzun

Harrera zentroaz gezurrak esatea egotzi diote elkarri EAJk eta PSEk

Denis Itxasok esan du Jaurlaritzak berak eskatu ziola Madrili Gasteizen zentro bat egiteko, baina hori ukatu du Artolazabalek. EH Bilduk eta EP-IUk eredu txikien alde egin dute
Gasteizko Arana klinika zaharraren egoitzan eraiki nahi dute harrera zentroa.
Gasteizko Arana klinika zaharraren egoitzan eraiki nahi dute harrera zentroa. RAUL BOGAJO/ FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2023ko urtarrilak 20

Espainiako Gobernuko Migrazioen Estatu Idazkaritzak astelehenean jakinarazi zuen Nazioarteko Babeserako Harrera Zentro bat irekiko duela Gasteizen, Arana Klinikaren eraikin zaharrean. Asilo eskatzaile, iheslari eta errefuxiatuentzako zentro bat izango da, 350 pertsonarentzat. Hautsak harrotu ditu egitasmoak, eta ozendu egin dira proiektuaren aurkako ahotsak. EAJ eta Eusko Jaurlaritza ere zentro hori eraikitzearen aurka azaldu dira. Bi arrazoi eman dituzte: Madrilek proposatutako harrera ereduak talka egiten duela EAEko administrazio eta eragileek sustatzen duten «integrazio indibidualarekin», eta erabakia «alde bakarrez» hartu duela Espainiako Gobernuak. Polemika ez da oraindik baretu. Are, tonuak koska bat egin du gora, eta harrera zentroaren inguruan gezurretan aritzea egotzi diote elkarri EAJk eta PSE-EEk.

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariak jakinarazi du 2018an Eusko Jaurlaritzak berak baimena eskatu ziola Espainiako Gobernuari Arana klinikaren egoitza erabiltzeko pasaerako migranteak hartzeko. Adierazi duenez, Iñigo Urkullu lehendakariak berak bazuen proiektuaren berri, eta joan den urrian Espainiako Inklusio eta Migrazio Ministerioarekin izan zuen bileran gai hori hizpide izan zutela. Horregatik, Itxasok «ulertezin» iritzi dio Eusko Jaurlaritza orain proiektuaren aurka agertzeari.

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak ere bide beretik egin ditu kritikak. Ziurtatu du lehendakariak eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak «aspaldi» ezagutzen zutela proiektua, baina orain arte «isilik» egon direla. Gogor jo du jeltzaleen aurka, gainera: harrera zentroa baztertzeko erabilitako argudioak «eskuin eta eskuin muturretik oso hurbil» daudela kritikatu du.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, ordea, gezurtatu egin du sozialistek adierazitakoa. Ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak ez zeukala Gasteizen egin asmo duten errefuxiatuentzako zentroaren gaineko «xehetasunik», eta soilik bilera batean eta «era informalean» jasotako informazioa zeukatela.

Gainera, azaldu du Jesus Lozak, Espainiako Gobernuko EAEko ordezkaria zenean, Gasteizko eraikina erabiltzeko proposamena mahai gainean jarri ziola Jaurlaritzari, migrazio fluxuari aurre egiteko, baina Jaurlaritzak baztertu egin zuela. Zentroaren «tamainagatik», eraikina horretarako prestatuta ez zegoelako eta «muga gainditzeko asmoz Irunera heltzen ziren migratzaileak zirelako arretagune» baztertu zuen eskaintza, sailburuaren hitzetan.

Jaurlaritzak gutuna bidali dio Jose Luis Escriva Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari proiektuari buruzko informazio eske, eta Artolazabalek azaldu du ministroaren azalpenen zain daudela, afera bideratzeko. Dena den, argitu du Jaurlaritzaren harrera eredua bestelakoa dela, eta «baliabide txikietan eta harrera pertsonalizatuan oinarritzen» dela.

«Makrozentroen» aurka

Espainiako Gobernuaren harrera ereduaren aurkako kritika oldea eragin du Gasteizko proiektuak. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak salatu du Espainiako Gobernuak «alde bakarrez» hartu duela zentroa eraikitzeko erabakia. Errefuxiatuei eta asilo eskatzaileei harrera egiteko bestelako eredu bat defendatu du Urtaranek, «arta pertsonalizatua» sustatzen duena. Aranan eraiki nahi den «makrozentroak», ordea, ez du eredu hori bermatzen: «Gisa honetako makrozentroek pertsonen biltegiak dirudite, eta ez dute lortzen errefuxiatuak gizarteratzea».

Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaile Miren Gorrotxategik adierazi du zentro horrek ez diela errefuxiatuen beharrei erantzuten, eta «makrozentroak» ez direla eredurik egokienak pertsona horiei harrera egiteko.

EH Bilduk ere baztertu egin du eredu hori, eta gune «txikiak eta deszentralizatuak» lehenetsi ditu, beharra duten pertsonei arta pertsonalizatua bermatzeko. Errefuxiatuekin lanean ari diren eragileek ere eredu horren alde egiten dutela gogoratu du.

Espainiako Gobernuak, ordea, kritika guztiak alboratu ditu. Itxasok azaldu du zentroak 350 plaza izango dituela, familiei arreta emateko pentsatuak egongo direla, lantalde profesional bat arituko dela lanean, eta prestakuntzarako, kirolerako eta ostaturako instalazioak izango dituela. Harrera sistemako baliabideen zerbitzuak ere eskainiko dira bertan, hala nola aholkularitza juridikoa, arreta psikologikoa, enplegurako orientazioa eta prestakuntza. Erantsi du guneak Europak onartutako harrera sistemaren errealitatearekin bat egiten duela, eta Espainiako harrera sistema «sendotzen» lagunduko duela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

EAJk iaz ospatutako Aberri Eguna, Bilboko Plaza Barrian ©Miguel Toña / EFE

EAJk 'Gure izaera. Gure aberria' lelopean ospatuko du Aberri Eguna

Berria

Apirilaren 9an Bilbon batuko dira. Andoni Ortuzarrek eta Iñigo Urkulluk hartuko dute parte emanaldian.

'De Miguel auziko' epaiketaren saio bat, 2018an. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Jaurlaritzak iragarri du 'De Miguel auziarekin' lotutako beste langile bat kargugabetuko duela

Olatz Silva Rodrigo

Zupiriak adierazi duenez, Alfonso Arriola bere karguan mantenduko dute, sententziak ez duelako kontrakorik ezarri.

Armendariz, Zaballatik atera berri. ©Etxerat

Aske geratu da Iñaki Armendariz euskal presoa

Berria

25 urteko zigorra osorik beteta atera da Zaballako kartzelatik.

Foro Sozialak Donostian egindako azken jardunaldiaren aurreko argazki ekitaldia, atzo. ©GORKA RUBIO / FOKU

Presoen gizarteratzea «galaraziko ez duen lobbya»

Xabier Martin

Aitzol Aslak dio Auzitegi Nazionalak «moteldu» egin duela presoen prozesua. Txemi Perezen ustez, gizartea «beheko kanpalekuan» da jada

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.