LEGEAREN GAKOAK

2023ko martxoaren 31
00:00
Entzun
1. Kontseilua. Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Kontseilua eratuko dute. Kontsulta organoa izanen da, eta xedetzat izanen du administrazioaren jarrera diskriminatzaileak eragoztea.

2. Bulegoa. Arrazagatik edo jatorri etnikoagatik bazterketa sufritu dutenentzako arreta bulegoa sortuko dute. Aholkularitza eta babesa eskainiko dute han.

3. Administrazioa. Legean jasotako neurrietako asko administrazio publikoari dagozkio. Langileen prestakuntza eta kontzientziazioa landuko dituzte.

4. Hezkuntza. Eskola segregazioa eragozteko helburua jaso dute legean, «ikasleak era ekitatiboan banatzeko, hezkuntzako maila guztietan».

5. Hedabideak. Kode deontologikoak eta autorregulazio hitzarmenak sinatuko dituzte hedabide, publizitate enpresa eta sare sozialekin, horietan «errespetuzko hizkera» sustatzeko.

6. Etxebizitza. Informazioa emanen dute hainbat hizkuntzatan, etxe bila dabiltzanen eskubideak eta eskura dituzten baliabideak azaltzeko, eta «diskriminazio praktikak indargabetzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.