Albistea entzun

Atzaparretan erori gabe

Realak bi golen aldea atera behar dio Erromari. Salva Iriarte txuri-urdinen entrenatzaile ohiak dio bi areetan «eraginkortasun handiagoa» beharko duela.
Erromako Chris Smalling eta Realeko Take Kubo baloia eskuratzeko lehian.
Erromako Chris Smalling eta Realeko Take Kubo baloia eskuratzeko lehian. ETTORE FERRARI / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iñaki Berastegi -

2023ko martxoak 15

Zaila bada, ez da ezinezkoa. Hori pentsatu nahi dute realzale guztiek. Izan ere, Erroman 2-0 galdu eta gero, talde txuri-urdinak zail dauka Europa ligako final-zortzirenetako kanporaketa gainditzea. Gutxienez bi golen aldearekin irabazi beharko du luzapena behartzeko, eta hiru golen errenta behar du kanporaketa zuzenean gainditzeko. Ez da ezinezkoa, baina, aurrean daukan taldearen jokatzeko modua eta denboraldi honetan dituen zenbakiak ikusita, Jose Mourinhoren taldeak kanporaketa nahiko bideratuta daukala esan daiteke. Final-laurdenetarako sailkatzeko, Realak ezin du otsemearen atzaparretan erori. Horretarako, funtsezkoa izango da zaintza lana hobetzea eta erasoko jokaldiei etekin handia ateratzea.

«Argi dago kanporaketa gainditzea oso zaila izango dela, baina badaukat esperantza. Ikusi nahi dut Realak nola erantzuten duen horrelako egoera batean. Erromak diziplina handia du; aurkari deserosoa da. Baina partidak jokatu egin behar dira. Bi areetan eraginkortasun handiagoa izan beharko du Realak». Salva Iriarte Realeko jokalari eta entrenatzaile ohiaren hitzak dira. Badu esperientzia halako egoeretan; izan ere, 1979-1980ko denboraldian, UEFA txapelketan, Realak estu hartu zuen Inter Milan. «3-0 galdu genuen Italian, baina kanporaketa gainditzeko aukera izan genuen, Atotxan 2-0 irabazita. Gehien gogoratzen ditudan partidetako bat da. Jokatzeko eta borrokatzeko modua ikusgarria izan zen. Kanporaketa irabazia zutela uste zuten, baina gogotik sufritu behar izan zuten aurrera egiteko. Bihar halako zerbait gerta liteke».

Joaneko partidaren atarian aipatu bezala, Erromaren bertute nagusiak kontraerasoan ateratzeko gaitasuna eta defentsako lana dira. Ez du joko zirraragarria egiten, baina aurkariaren hutsak aprobetxatzen oso multzo trebea da. Hiru gauza horiek eginda menderatu zuen Reala Erromako Olinpiar Estadioan, eta bihar, Reale Arenan, ideia berarekin zelairatuko da. «Garrantzitsuak diren detaile txikiek erabaki zuten joaneko partida, eta bihar antzeko neurketa espero dut, edo zertxobait itxiagoa. Joanekoan, Erromak ez zuen batere arriskatu, eta bihar ere hala izango da. Reala erakarri nahiko du, eta baloi bat berreskuratzen duenean, azkar eta zuzen jokatu. Egiten duenari errentagarritasun handia ateratzen dio Erromak».

Jokatzeko era «aproposa»

Realaren jokatzeko era Erromarentzat «aproposa» dela uste du Iriartek. «Baloia etengabe alde batetik bestera mugitzen duen talde bat baita. Bitartean, eurak atzean itxita lasai daude, baloia noiz berreskuratuko zain; 70 metroko lasterraldiak egiteko jokalari aproposak dituzte».

Beraz, Erromak antzeko partida joka dezake Donostian. Eta Realak? «Ideia ez da asko aldatuko. Hori bai, huts gutxiago egitea funtsezkoa izango da: erasoan ari denean, atzealdea ondo zaindua izan beharko du, eta, horrekin batera, azken metroetan eraginkorragoa izatea funtsezkoa da. Gol bat azkar sartzen badu, Erroma urduri jar daiteke, nahiz eta ahulgune gutxi dituen».

Kanporaketa gainditzeko, bere bertsiorik onena eman beharko du Realak. Atzean sendo eta aurrean oso eraginkor aritu beharko du, zenbakiek erakusten duten moduan, Mourinhoren taldeari golak sartzea zaila baita. Denboraldi honetan, Udinesek eta Sassuolok baino ez dizkiote bi gol baino gehiago sartu partida batean.

Hain justu, azken talde horren aurka 3- 4 galdu zuen Italiako hiriburuko taldeak asteburuan, ligan. Edonola ere, badaude esperantza sortzen duten bestelako zenbakiak. Esaterako, Munduko Txapelketaren ostean, etxetik kanpo jokatu dituen sei neurketetatik hiru galdu ditu. Badute zeri heldu realzaleek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nerea Eizagirre, Anoetan, 2024ra arte berritu duela dioen elastikoarekin. ©Reala

Nerea Eizagirrek beste urtebeterako berritu du Realarekin

Julen Etxeberria

Erdilari tolosarrak zortzigarren denboraldia egingo du txuri-urdinen lehen taldean. «Polita da nire bizitzako taldean jarraitzea», esan du kapitainak

 ©JON URBE / FOKU

«Pena daukat Bidasoarekin tituluren bat irabazi ez izanaz»

Julen Etxeberria

Julen Aginagaldek bihar jokatuko du azken partida erretiroa hartu aurretik, 40 urterekin, eta punta-puntan 24 urtez aritu eta gero. Kirol ibilbide luze eta oparoa egin du; irabaz daitekeen ia dena irabazi du: «harro» dago egindakoaz.
Orioko arraunlariak iazko Gipuzkoako Txapelketa irabazi ondorengo ospakizunean. ©JON URBE / FOKU

Lehen helburuak jokoan

Beñat Mujika Telleria

Neguko sufrimenduak ahaztu, eta igandean hasiko dituzte arraunlariek traineruen urteko lehen txapelketa ofizialak. Zarautzen jokatuko da Gipuzkoako Txapelketa. Iazko garaipenak errepikatzen saiatuko dira Orio eta Hondarribia.

Jokin Altuna, pilota batekin jolasean, Aitor Elordi aukeraketa hastear zegoen unean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Xehetasun txikietan dago txapela

Imanol Magro Eizmendi

Altuna III.ak eta Elordik antzeko pilotak hautatu dituzte finalerako. Jaurlaritzak dopin kontrola egin die finalistei. 215 sarrera gelditzen dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.