Ane Santesteban.
Emakumeen Bira. SEKRETURIK GABE

Nekatuta, baina gozatuta

2018ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Asko disfrutatu dut.Nolako aldea iazko Birarekin alderatuz. Sasoiak eta indarrak laguntzen dutenean, lasterketak oso desberdinak dira, eta hala gertatu zait niri aurten. Bira ilusio handiz hasi nuen, eta hala amaitu dut. Azken bi egunetan ihesaldi onean sartzea lortu dut, eta, irabazi ez arren, gustura noa aurrean egoteko aukera izan dudalako. Urkiola munduko txirrindulari onenekin eta zaleen babesean pasatzea izugarria izan da. Nire oroimenean geratuko da beti, eta beti eskertuko diet zaleei egun hauetan errepidean eman didaten babesa.

Pena da etxean maizago korritzeko aukera ez izatea. Baina bost egun hauetan izugarri disfrutatu dut. Familia ere hemen izan dut: gurasoak, iloba... Haiek gutxitan dute aukera lasterketetan nirekin egoteko, eta berezia da haientzat ere.

Egun hauetan bizi izandakoaz ezin dut asko disfrutatu, halere. Gaur bertan bidaia luze bat dugu, Bretainiara joan behar baitugu han bi lasterketatan parte hartzera. Beraz, gaur ez dut bizikletarik hartuko, eta bihar ikusiko dugu. Atsedena ere komeni da.

Gainontzean, uste dut aurtengo Bira oso polita izan dela, eta lehiatua ere bai. Mitcheltoni ezin hobeto atera zaio estrategia azken etapan, eta Boels aukerarik gabe utzi du. Izugarria izan da Amanda Sprattek egindakoa. Urkiolan gora oso indartsu zegoela ikusi dut, eta ihes egin duenean saiatu naiz harekin aurrera egiten. Baina ezinezkoa izan da. Haren pedal kolpea oso indartsua zen.

Gero saiatu naiz beste iheskideekin ados jarri eta aldea murrizten, baina ez dugun lortu modu bateratuan tira egitea. Beraz, aldea handitu, eta ederki kudeatu du errenta Sprattek. Zorionak harentzat, eta podiumeko gainerako txirrindularientzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.