Sarraskia ez ahazteko

Gaur eta bihar oroituko dute 1813an tropa britainiar eta portugaldarrek Donostia indarrez hartu zutela. Gertakariak berregingo dituzte bihar

Julen Aperribai.
Donostia
2017ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Hilketak, bortxaketak, lapurretak... Wellington jeneralaren gidaritzapean, era guztietako basakeriak egin zizkieten Erresuma Batuko eta Portugalgo tropa aliatuek Donostiako herritarrei 1813ko abuztuaren 31n, hiria hartu zutenean. Frantziako tropek okupatutako hiria setiatu eta suntsitu zuten. Aurten ere gogora ekarriko dituzte gertakari lazgarri haiek, hainbat ekitaldirekin.

Setioa irudikatuz, gertatutakoa gogora ekarriko dute bihar. 17:15ean, tropa aliatuak Kursaaletik abiatuko dira, eta, ibaiaren ertzetik, Zuloaga plazara iritsiko dira. Hiria haiengandik babesten saiatu zirenak Bulebarrera joango dira 18:00etan. Baita tropa aliatuak ere, baina beste bide batetik. 19:00etan, Zaporeak eta Kresala elkarteak omenduko dituzte; Greziako Kios irlan errefuxiatuekin egindako lanagatik Zaporeak, eta 50 urte egin dituelako, berriz,Kresala. 19:30etik aurrera, Bretxaren eta hiriaren hartzea irudikatuko dituzte. Bulebarretik hasita, Parte Zaharreko kaleak hartuz joango dira, Zuloaga plazaraino.

21:30ean, Abuztuaren 31ko kaleko argiak itzaliko dituzte, eta bildutakoak bertatik igaroko dira, sarraskian hildakoen omenez, zuziak eskuan hartuta. Guztira, 600 pertsonak baino gehiagok parte hartuko dute egun osoko ekitaldietan.

Gaur ere ekitaldiak

Gertakariaren inguruko ekitaldiak gaur hasiko dira, eguerdian. 12:30ean, sagardoa eta txistorra emango dituzte KaƱoyetan elkartearen aurrean. 16:00etan, pilota partidak egingo dituzte Trinitate plazan, eta, ondoren, haur jokoak. KaƱoyetan elkartean, txokolate jana batekin amaituko dute eguna.

Abuztuaren 31ren omenezko ekitaldiak

Gaur eta bihar, Donostiako Parte Zaharrean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.