Albistea entzun

Jaiak, bere osagarri guztiekin

Gastronomiarekin, kirolarekin eta, oro har, kulturarekin lotutako ekitaldiz beterik datoz, aurten ere, Donostiako Euskal Jaiak. Gaur hasi eta irailaren 10era arte, 78 ekitaldi egingo dituzte

Julen Aperribai -

2017ko abuztuak 31 - Donostia

Gaur hasi eta irailaren 10era arte iraungo du aurten Donostiako 24. Euskal Jaietako egitarauak. 78 ekitaldi izango dira egitarauaren barruan, eta gastronomia, folklorea, kirola eta beste bilduko ditu.

Arraunaren zaleek egutegian ondo markatuta daukate gaurko eguna, datozen bi igandeetan Kontxako Banderan lehiatuko diren zortzi traineruak zein izango diren jakingo baitute. Ekitaldi horrekin abiatuko dira Euskal Jaiak. Arrauna izango da, kirol eskaintzaren barruan, protagonismo handiena izango duena, baina bestelako kirolek ere izango dute tartea. Irailaren 8an, esaterako, Kontxako badian igerialdia egingo dute, Easo igeriketa elkarteak antolatuta. 11:00etan hasiko dira igerian partaideak. Egun berean, 11:30ean, Urgulleko XVIII. Krosa izango da. Haurrak eta helduak ariko dira lasterka. Waterpolo lehiaketa ere egingo dute egun horretan, 14:00etan, Nautikoan. Bestalde, Euskal Jaiak iraun bitarteko hainbat egunetan, Donostia aldeko XX. Esku Pilota Txapelketa jokatuko da Trinitate plazan. Adin askotako pilotariak ariko dira, norbera bere adinekoekin lehian.

Etzi, bertako jakiak eta edariak ahoratzeko modua ere izango du bertaratzen denak. Sagardo Eguna egingo dute, beste behin, Konstituzio plazan. 11:00etatik 14:00etara, Gipuzkoako 35 sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera egongo da. Horrez gain, bi berezitasun izango ditu aurtengo egunak, Sagardogileen Elkarteko Olatz Mitxelenak aurreratu duenez. Alde batetik, San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan, sagardo dastatze berezi bat egingo dute, 13:00etan. Euskal Sagardoa jatorri izeneko sagardotegiek eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko kideek ekoitzitako sagardo berezi batzuk dastatu ahalko dira bertan. Bestetik, sagardoa ez ezik, bestelako produktuak ere ikusgai jarriko dituzte Sagardogileen Elkarteko kideek, leku berean. 75 produktu ekoizten dituzte elkarteko kide guztien artean, eta horiek ezagutzeko aukera egongo da. «Erakusketa moduko bat antolatu dugu, bertaratutako guztiek ikus dezaten produktuaren dibertsifikazioa», azaldu du Mitxelenak.

Janariaren bueltan beste hainbat jarduera ere egingo dituzte. Larunbatean, adibidez, Gipuzkoako tomateen erakusketa eta lehiaketa eta Donostiako nekazaritza ekologikoaren azoka egingo dituzte. Bulebarrean izango dira biak. Marmitako lehiaketa ere egingo dute, irailaren 8an. Bestalde, irailaren 7an, 8an eta 9an, Euskal Herrian ekoitzitako garagardoak probatzeko aukera izango da Bulebarrean.

Askorentzako plaza

Euskal kulturaren adierazpide desberdinen erakusleiho ere bihurtuko dira Euskal Jaiak. Dantza askatuko txapelketa, bertsolarien saioa, mutxikoak eta beste izango dira. Baita poesia saioa, zinema eta hitzaldiak ere.

Emanaldi berezienetako bat, itxura guztien arabera, irailaren 9an izango da, Easo Eskolania abesbatzaren urteurrenaren harira egingo dutena. Kantua eta dantza uztartuko dituzte ikuskizunean. Easo Eskolania eta Araoz Gaztetxo abesbatzek kantuan egin bitartean, Gero Axular dantza taldeko haurrek koreografiak kantu horietara moldatu beharko dituzte.

Donostiako Euskal Jaiak

Gaurtik irailaren 10era arte, Donostian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / @FOKU

«Askotan, baimena eskatzea baino hobe da barkamena eskatzea»

Naroa Torralba Rodriguez

Munduko muralik onenetan hirugarrena Ondarroan dago, Kamiñazpin. Lian Monserrate da egilea, eta gaztetatik ari da gizarte gaiak hormetara eramaten. Memoria ariketa bat egin nahi izan du obra horrekin.
1 ©LABAYRU FUNDAZIOA / EZEZAGUNA

Itsasoko ezkutuko lana

Amaia Jimenez Larrea

Emakumeek itsasoan egindako lanaren balioa aldarrikatzeko, Labayru fundazioak 'Geu be bagara itsasoa' liburua argitaratu du. Zenbait belaunalditako hogei emakumeren testigantzak bildu dituzte.
<em>Irabazi arte</em> telesaileko bigarren denboraldiko aktore gazteak. ©EITB

'Irabazi arte'-ren bigarren denboraldia, ostiraletan ETBn

Urtzi Urkizu

Dorleta Urretabizkaia, Nahia Lacalle eta Joan Bailador dira aktore berriak. Zetak, Bengo eta Bulego taldeen kantak entzungo dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.