Donostiako 54. Jazzaldia

54. Jazzaldiak 168.000 entzuleren «harrera beroa» eskertu du

Antolatzaileek Maria Schneiderren, Atomicen eta John Zornen emanaldiak nabarmendu dituzte. «Pozik» daude gero eta emakume gehiago ikusten dituztelako euskal taldeetan

Erredakzioa
Donostia
2019ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Donostiako Jazzaldiaren antolatzaileek 54. aldiaren balorazioa egin dute, hura amaitzearekin batera. Musikariak izan dituzte gogoan, baina aipamen berezia egin diete entzuleen «fideltasunari eta jarrera onari». Eskertu egin diete kontzertuetara joan izana jaialdiak eguraldia lagun izan ez duenean ere. Denera, 168.000 entzule izan ditu 54. Jazzaldiak, ia iazkoak adina, eguraldia okerragoa izan den arren.

Miguel Martin Jazzaldiaren zuzendariak zenbait emanaldi nabarmendu zituen atzoko prentsaurrekoan: Maria Schneiderrek Ensemble Denada taldearekin Trinitate plazan eman zuen kontzertua «jaialdiaren historiako gogoangarrienetako bat» izan zen harentzat. Bestalde, aipatu zituen Atomicek Kursaal auditoriumean Trondheim Jazz Orchestrarekin egin zuen emanaldi «txundigarria», eta John Zornek Viktoria Eugenia antzokian egin zituen maratoi bakanak.

Gero eta emakume gehiago euskal musika taldeetan «lehen lerroan kementsu» ikusi izanak ere poztu ditu antolatzaileak: jazz taldeetan (Reunion Big Band, Lurpekariak), rock taldeetan (Belako, Nogen) zein bakarka (Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaia).

Dagoeneko datorren urteko jaialdiari begira jarri dira antolatzaileak: 55. Jazzaldia uztailaren 22tik 26ra bitarte izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.