Rembrandten urrezko urtea

Gaur 350 urte hil zen Rembrandt margolaria. Erakustaldi anitz antolatu dituzte Herbehereetan horren harira. Orduko Urrezko Aroa ere oroituko dute herrialdean.
Margolariaren heriotzaren urteurrena dela eta, <em>Luzaz bizi bedi Rembrandt</em> erakusketa ikusgai da Amsterdamgo Rijksmuseum museoan.
Margolariaren heriotzaren urteurrena dela eta, Luzaz bizi bedi Rembrandt erakusketa ikusgai da Amsterdamgo Rijksmuseum museoan. IMANE RACHIDI / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Nagore Arin -

2019ko urriak 4

Gaur 350 urte bete dira Rembrandt Harmenszoon van Rijn (Leiden, Hego Holanda, 1606) marrazkilari, margolari eta irarlea hil zenetik, eta haren oroitzapena ez da zimurtu; ezta haren artelanak gerizpean gelditu ere. Rembrandten argi-ilunek bizi bezain ozen jarraitzen dute egun. Horren adierazle dira heriotzaren urtemugaren harira urte osoan Herbehereetan antolatu dituzten ekitaldi eta erakusketak. Margolaritzaren arteari egin zion ekarpena gogoratu nahi dute, eta garai hartan Herbehereek bizi izan zuten Urrezko Aroa goratu. Hala, bi mugarri horiek oroituko dituzte, hein batean ezinezkoa delako bereizita ulertzea.

Rembrandt oso gazterik murgildu zen margolaritzaren munduan. 18 urte zituela, Pieter Lastmanentzat egin zuen lan, Amsterdamen, eta, sei hilabeteren ostean, lehen estudioa zabaldu zuen Leidenen, sorterrian. Gerora, 1631. urtean, Amsterdamera joan zen berriro, eta, bere lanek zuten harrera ikusita, bertan gelditu zen.

Ezaugarri anitzengatik izan zen Rembrandt Herbehereetako ikur eta margogintzaren mugarri. Askotariko gaiak jorratzen zituen artelanetan: erretratuak, autorretratuak, paisaiak, iruditeria historikoak eta alegorikoak, gai mitologikoak eta biblikoak, animalien ikerketak... Gai esparru zabalaz gain, margolariak zeresan handia eman zuen teknika aldetik ere. Aitzindari izan zen hainbat teknikaren erabileran, eta sormena ere lagun izan zuen ibilbide oparoan.

Batik bat, margotzean erabili ohi zituen koloreen aberastasuna eta argi-ilunen erabilera izan zituen ezaugarri esanguratsuenak. Hala, argiarekin eta itzalarekin jolastuz, ikuslearen arreta margolan bakoitzean ageri diren gertakari edo figuraren batengana bideratu nahi zuen. Drama ere izan zen Rembrandten lanen beste bereizgarri bat, baina, nerabezaroan indar dramatiko handiko obrak egin zituen arren, emozioari eta misterioari eman zien bide gerora. Ibilbide horretan, errealitatea adierazteko gero eta jarrera sakonagoa hartu zuen, eta, garai hartako korronte artistikoek agintzen zuenetik aldenduz bazen ere, errealitatearen atzealdea eta erroa aztertzeko ahalegina egin zuen.

300 margolan, 300 grabatu eta 2.000 marrazki egin zituen gutxi gorabehera ibilbide profesionalean. Horietako asko, gainera, mundu osoan egin dira ezagunak. Horien artean, dago, esaterako, Gaueko erronda izenekoa. 1640 eta 1642 artean egin zuen maisuak, pigmentuz eta olioz, oihal gainean margotuta. Amsterdamgo Rijksmuseumen dagoen margo nagusietariko bat da, eta artelan hori zaharberritzeko prozesua abiarazi zuten uztailean museoan. Prozesua zuzenean ikusteko eta parte hartzeko aukera eskaintzen zaie ordutik bisitariei. Ez da kasualitatea margolan hori halako proposamen baterako aukeratu izana, Herbehereetako Urrezko Aroko lan eta irudikapen kolektiboen ispilu baita. Eta Herbehereetako Urrezko Aroa ere izango dute hizpide Rembranten omenezko erakustaldietan, aro hura horrela izendatzeko bidean ezinbesteko izan baitzen haren jarduna.

Mugarria

Duela lau mendekoa aro oparoa izan zen, bereziki, Zazpi Herbehere Batuen Errepublikarentzat. Arlo militarrean, merkataritzan, zientzian eta artean —batez ere, margogintzan— nabarmendu zen herrialdea. XVII. mendean, mugarri izan zen hango artea, eta margogintzaren mundu zabalean bide berriak ireki zituen. Rembrandtekin batera, garai oparo horretara batu ziren Hals, Vermeer eta Steen margolariak ere; eta, lau menderen buruan, miretsiak dira oraindik ere Urrezko Aro hartako artistak. Hala, aurtengoa Rembrandten itzala aztertzeko eta haren garaia eta garaikoak ezagutarazteko urte bihurtu dute. Herrialde osoan antolatu dituzte erakusketak. Amsterdam, Delft, Dordrecht, Haarlem, Hoorn eta Enkhuizen, Leiden, Middelburg eta Haga, besteak beste, Rembrandten lanen topagune bihurtu dira. Urte osoa iraungo du proiektuak, eta inoiz ikusi gabeko artelanak ikusi ahal izango dira hainbat tokitan. Amsterdamgo Museo Historiko Juduan, esaterako, Israelgo Museotik ekarriko duten lan bat egongo da ikusgai, lehen aldiz Herbehereetan.

Hala ere, Rijksmuseum da munduan artistaren lan gehien biltzen duen museoa, eta maisuaren bilduma osorik ikusi ahal izango da bertan aurten, lehen aldiz. Guztira, 22 margolan, 60 marrazki eta 300 grabatu egongo dira ikusgai, artistaren inguruko erakusketarik handienean. Halaber, haren etxea bisitatzeko aukera ere eman dute, hiru erakusketa prestatu baitituzte Amsterdamen bizi izan zen tokian; eta horietako erakusketa bat Herbehereetan inoiz ikusi gabeko lanez osatua dago.

Gaur zortzi hasiko da Rijksmuseumen Rembrandti buruzko bigarren erakusketa: Rembrandt-Velazquez. Hala, Madrilgo Prado museoarekin elkarlanean osatu dute erakustaldia, eta, Rembrandtekin batera, Velazquez, Murillo eta Ribera margolarien lanak ere ikusi ahal izango dira, Herbehereetako Vermeer eta Hals artistekin batera.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Raiundo Berri taberan izan zirenak PCR proba egiteko zain, Okendu kultur etxean gaur goizean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibotik gora atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Atzo baino 119 kasu gehiago izan dira. Ospitaleratzeak areagotu egin dira azken orduetan.

Lasarte-Oriako klasururako konbentua itxita, gaur. ©Javier Etxezarreta / EFE

Lasarte-Oriako klausurako komentu bateko moja guztiek positibo eman dute

Berria

Hamar izan dira positiboak guztira. Alkateak adierazi du agerraldia kontrolpean dagoela.

Kutsatze kopuruen azken datuek gora egin dutela ikusita zientzialariak gaineratu du gaitzak “arazo bat” izaten jarraitzen duela. ©Gorka Rubio / FOKU

Bengoak uste du egoera «larria» dela

Aloña Beraza Peña

Ikuskaritza independente bat eskatu dute gertatu dena ikertzeko, egin diren hutsegiteak berriz ere egin ez daitezen, eta aurrera begira ikasteko.

PCR proba egiten gaur, Donostiako Okendo kultur etxean. ©Gorka Rubio/FOKU

Gasteizko Kilimanjaro diskotekan eta Xixilu jatetxean, eta Galdakaoko Muguru tabernan egon zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Gasteizko diskotekan uztailaren 17tik abuztuaren 6ra izan zirenek egin beharko dute testa, eta uztailaren 31tik abuztuaren 4ra jatetxean egondakoek. Galdakaon, tabernan uztailaren 27tik abuztuaren 4ra egon zirenek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna