Albistea entzun

Giza dorreak ardatz

Ezpalak jaialdia egingo dute gaur eta bihar Iruñean eta Eibarren. Kezka eta Duguna dantza taldeek antolatzen dute: hamahirugarren aldia dute
Ezpalak jaialdia egiteaz gain, 53. Euskal Jaia ospatuko dute bihar Eibarren.
Ezpalak jaialdia egiteaz gain, 53. Euskal Jaia ospatuko dute bihar Eibarren. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Maialen Unanue Irureta -

2018ko maiatzak 26

Bueltan da Ezpalak, dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia: gaur eta bihar egingo dute, Iruñean eta Eibarren (Gipuzkoa), hurrenez hurren. Gai desberdin baten inguruan antolatzen dute urtero jaialdia, eta aurtengoan giza dorreak izango dituzte ardatz. Hain zuzen ere, Iruñeko dantza talde baten eta eta Eibarko beste baten artean antolatzen dute Ezpalak: Iruñeko Duguna dantza taldearen eta Eibarko Kezka dantza taldearen artean.

Antzekoa izango da egitaraua bietan. Lehenik, kalejira egingo dute, eta, gero, dantza. Alde zaharreko karriketan egingo dute kalejira gaur Iruñean, 12:15ean hasita, eta ondoren dantzarien txanda izango da, 12:30ean, Burgoen plazan. Pixka bat luzeagoa izango da kalejira Eibarren, bihar: Urkizutik Untzaga plazara egingo dute, 12:00etan hasita; orduerdi geroago izango dira dantzak, Untzagan bertan. Eibarren, gainera, 53. Euskal Jaia dutenez, Patxi eta Konpainia taldearekin erromeria izango da eguna borobiltzeko, 17:00etan hasita.

Parte hartuko duten dantza taldeak ia berdintsuak izango dira bietan, baina ez guztiz. Iruñean, esaterako, Duguna dantza talde iruindarrak, Berantevillako (Araba) dorrea egiten duten herritarrak, Tausteko (Zaragoza, Espainia) dantza taldeak, Tarragonakoak (Katalunia) eta Cabanillasko (Nafarroa) makil dantza taldeak parte hartuko dute. Eibarren, Iruñeko Ortzadar elkartekoak arituko dira Cabanillasekoen partez, eta Kezka dantza taldeak parte hartuko du Dugunak taldeak beharrean.

'Castellerren' aurrekariak

Giza dorreak ikusi ahal izan dira Ezpalak jaialdian lehenago ere: Miranda do Douroko pauliteiroak, Burgosko (Espainia) Justo del Rio taldekoena eta, hain justu, Ezpalak jaialdian errepikatuko duen Tausteko dancea.

Giza dorreak beste dantza multzo baten barruan edo beste dantza batzuei lotuta agertu ohi dira, eta hala izango dira gaur eta bihar egingo dituzten gehientsuenak; Berantevillakoek egiten duten dorrea, ordea, ez da dantza baten barruan izaten.

Azken denboretan ikuskizun bihurtu diren casteller-ak ez dira Ezpalak jaialdian izango, baina Kataluniako moixiganga ikusteko aukera izango da, Tarragonako lagunen eskutik: hori jotzen da, hain zuzen, casteller-en jatorri edo aurrekaritzat.

Dugunakoek San Fermin jaietan nahiz beste egun berezi batzuetan egiten dituzten trokeo dantzak egingo dituzte, eta Muga gainetik piezaren erritmora ohikoa duten giza dorrea eraikiko dute. Kezkako dantzariek, berriz, 1970eko hamarkadan Andoainen berreskuratu zuten (Gipuzkoa) azeri dantza plazaratuko dute: azeri dantza osatzen duten dantza sortako zati bat eskainiko dute, eta horren barruan egin ohi den giza dorrea eraikitzen ahaleginduko dira, jaialdia osatuz.

Ezpalak jaialdia

Gaur eta bihar, Iruñean eta Eibarren (Gipuzkoa), 12:00etan.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©PEIO GOIENETXEA

«Indartsu dago Euskal Herriko hardcore eszena»

Unai Etxenausia

Euskal Herriko hardcore eszenaren parte da Gonzalez. 'Zaldi Beltza' kaleratu berri du Vibora taldearekin, depresioari eta antsietateari erreferentzia egiten dion diskoa.
Maialen Chourraut piraguista, <em>Geldiezinak</em> proiektuaren fotograma batean. ©BASQUE TEAM

'Geldiezinak' proiektua sortu dute emakume kirolarien lanari balioa emateko

Amaia Jimenez Larrea

Emakume kirolarien lanari balioa emateko asmoz, Eusko Jaurlaritzak eta Basque Team fundazioak 'Geldiezinak' proiektua sortu dute. Podcastek, bideoek eta ipuinek osatzen dute.

«Herria, nazio ikuspegia, komunitatea eta elkartasuna» izan dute ardatz

Jendez eta zubiz betetako errioa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Milaka lagunek parte hartu dute Errenteriako Kilometroak jaian. Udazken beteko uda giroa lagun, urte osoko jarduna borobildu dute Orereta ikastolakoek. Euskara, eta euskal kultura sustatu nahi dituzte lortutakoarekin: «Herria, nazio ikuspegia, komunitatea eta elkartasuna beste ikastolekin»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...