Albistea entzun

Artearen kaleak

Gasteizen, gaur eta bihar kontzertuak, antzerkiak, performanceak eta abar egingo dituzte, Kaldearte kaleko arteen nazioarteko erakustaldian
Euskal Herriko eta nazioarteko konpainiek hiriko hainbat txokotan egingo dituzte ikuskizunak.
Euskal Herriko eta nazioarteko konpainiek hiriko hainbat txokotan egingo dituzte ikuskizunak. ARABAKO HITZA Tamaina handiagoan ikusi

Izaro Zinkunegi Barandiaran -

2018ko ekainak 9

Sormenak hartuko ditu Gasteizko karrikak egunotan: Kaldearte kaleko arteen nazioarteko erakustaldiak hartu du hiria beste behin; atzo ekin zieten emanaldiei, eta gaur-biharretan ere izango da zer ikusi eta zertaz gozatu, Euskal Herriko eta atzerriko sortzaileak elkartuko baitira hamahirugarren jaialdian ere.

Antzerki emanaldiak, performanceak, kontzertuak, zirkua... etenik gabeko erakustaldia izango da Kaldearte: Estibaliz Canto Gasteizko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotziak adierazi duenez, 70 emanaldik osatuko dute egitaraua, eta 38 konpainia arituko dira horiek egiten. Azpimarratu du iaz baino bi konpainia eta zazpi ikuskizun gehiago izango direla eta larunbat goiza indartu dutela.

Euskal Herriko eta atzerriko sortzaileek dute tokia Gasteizen: hemeretzi konpainia izango dira Euskal Herrikoak, eta horietako bederatzi Gasteizkoak bertakoak. Atzerritik datozenak, berriz, hainbat herrialdetakoak dira, besteak beste, Espainiakoak, Herrialde Katalanetakoak, Frantziakoak, Suitzakoak, Belgikakoak eta Portugalgoak.

Askatasunaren txoriak

Egitarau eta parte hartze zabala bezain ugaria du Kaldeartek, baita kokapena ere; izan ere, hiriko hainbat txokok hartuko dituzte ikuskizunak; sei gune nagusik, zehazki esateko: Andre Maria Zuriaren plazak, Foru plazak, hirigune historikoak, Arka plazak eta haren inguruak, Probintzia plazak, eta Florida parkeak eta haren inguruak. Hor ere izan da berrikuntzarik, Cantok azaldu duenez; izan ere, Alde Zaharreko arkupean eta Juan de Aiala plazan egingo dira zenbait ikuskizun lehenengo aldiz.

Goizetik hasiko dira sortzaileak artea kaleratzen, eta eguna amaitu arte arituko dira, bata bestearen atzetik. Horietako bat da, besteak beste, Irantzu Lekue gasteiztarraren Txoriak arte instalazioa; atzo estreinatu zuen, arkupean. Askatasunaren inguruko sormen lana da, eta hiru egunez egongo da han. Ez da instalazio finkoa izango, ordea, herritarrek parte hartuz osatuko baitu. Horretarako, txoriak margotzeko lantegiak egingo ditu, eta gaur gauean muntatuko du instalazioa. Bihar amaituko da, txoriak askatzean.

Lekueren lanak ez ezik, Trapu Zaharra antzerki konpainiak ere toki nabarmena izango du Kaldearten, konpainiaren 35. urteurrena tarteko omenduko baitute. Gaur iluntzean egingo du konpainiak Sefini obra, Aihotz plazan. Omenaldiarekin zuzenean lotutako lana izango da, urte asko dituen konpainia bateko bi aktoreren gorabeherak kontatuko baitituzte.

Bete-beteko egitaraua du Kaldeartek, eta amaiera ere ikusgarria izango da, Frantziako La Contrebande zirku konpainiaren Bal trap akrobazia ikuskizunarekin amaituko baita; bihar egingo dute, 20:00etan, Foru plazan.

Kaldearte

Gaur eta bihar, Gasteizen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Gaiak

Albiste gehiago

Joker liburu dendako postua atzo, Getxoko Santa Eugenia plazan. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Getxo gero eta japoniarragoa

Amaia Igartua Aristondo

Azkenaldian igo egin da mangarekiko interesa, eta Getxoko Komiki Azokako postuetan nabarmena da ildo aldaketa hori. Euskarazko komikiak ere gehiago egin eta saltzen dira.
Josette Dacosta margolariak mihiseak lurrean jarrita margotzen du. ©GUIILAUME FAUVEAU

Teklen bitartez emandako pintzelkadak

Ane Insausti Barandiaran

Adimen artifizialaren bidez, posible da ordenagailuari agindu bat eman eta hark obra bat sortzea. Hori artea ote den zalantzan jarri izan du, ordea, jendeak; hala gertatu da, adibidez, Coloradoko arte lehiaketa batean. Artista eta ikertzaileek esan dute pieza bat sortzea, fisikoki ez bada ere, artea egitea dela.
 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...