Albistea entzun

Sanferminak Iruñean

Minutu gutxiko emozioak, garesti

Ferialekuko langileek aurten bisitari gutxiago joan dela nabaritu dute b Erabiltzaileek diote prezioak garestiegiak direla, baina ohiturari eusten diote etxeko txikiak atrakzioetan dibertitu daitezen
Hainbat haur, autotxokeetan jolasean.
Hainbat haur, autotxokeetan jolasean. IDOIA ZABALETA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Olatz Azpirotz Larzabal, Uxue Rey Gorraiz -

2018ko uztailak 14 - Iruñea

Eguzkiak gogor jotzen duen orduetan, itzalean fresko egon beharrean, bero bortitza jasaten duten familiaz josiak egon dira hainbat egunetan barrakak aurten. Gurasoengatik bakarrik balitz, beharbada, ez leudeke han. Baina, gogorra izan daiteke sanferminetako egun guztietan «barraketara noiz?» eskaera entzun behar izatea.

Arrazoi horrek bultzatuta gerturatzen dira asko Arrotxapeko Runako parkera, han baitaude barrakak azken urteetan. Haurrek zirrara sentitu dezaten doaz hara, atrakzioan igota daudela bizi duten esperientzia horrek maiz gutxi irauten badu ere. Gutxiegi, askoren ustez.

Izan ere, familia asko bat dator honako ondorio honekin: atrakzioetarako tiketak garestiegiak dira hain iraupen laburrerako. Aurten billete gehienek lau euro inguruko prezioa dute. Rocket barrakan, esaterako, 3,50 euro balio du haurren tiketak, eta 4 ordaintzen dituzte haiei lagundu nahi dieten helduek.

Ezinegona sortzen die horrek bisitariei: «Urtero etortzen gara, baina oso gutxitan. Garestiegiak dira», esan du Arturo Remonek. Seme-alabekin etorri da aurten ere, goizez erraldoietara joan ezin denez, barrakak direlako haurrak entretenitzeko modurik errazena, haren esanetan. Gaztetxoek ere pentsatzen dute prezioak gehiegizkoak direla: belarrean pantxo-pantxo eserita zegoen neska kuadrilla batek «lapurreta» gisa definitu du.

Tiketak erosi ez, banatzen aritzen direnek prezio horien igoera zentzuzkoa dela esan dute, oro har. Barraketako langileek azaldu dutenez, asko dira bertan egoteko ordaindu beharrekoak. Jesus Roman Dibertioz Jecoa S.L. barrakaren jabea da aspalditik, eta ongi daki zenbat kostatzen den bertan egotea. «Hemen egoteagatik 1.400 euro inguru ordaindu ditugu, eta materiala eta bestelakoak ere gure dirutik ateratzen dira. Horiek horrela, normala da prezioak pixkanaka igo behar izatea», azaldu du, irmo.

Mantentzen den unetxoa

Eguneko ordu batzuetan, iluntzean bereziki, eremua gainezka egoten da. Hala ere, puxikei tiro egiteko barraken jabeek, jatetxeetako langileek... denek uste dute jende gutxiago joaten dela urtez urte. Prezioengatik ez ezik, kokapenarengatik ere gertatu dela argudiatu dute. Hiriko erdigunean zegoen lehenago barraken eremua, eta 2008az geroztik Arrotxapea auzoan daude.

Beherakada horrek ez die festa zapuzten etxeko txikienei, eta zirrarak eragindako irribarrea nabaritzen zaie barraketara igo aurreko minutuetan. Ilaran ilusioz esperoan.

Unetxoz beteta daude sanferminak beti, eta beste unetxo bat da erdiguneko kale zaratatsuak atzean utzi eta ferialekuko giroan murgiltze hori. Giroa epela da oso. Atrakzio bakoitzak bere bozgorailuetan duen musika doinua, norbaitek tiroa ongi jaurti eta saria irabazten dueneko kanpai hots eta poztasun oihuak, haurrak gofreak eskuetan... Hurrengo urtean ere eskatuko dute berriz, segur aski: «Goazen barraketara, mesedez».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Harrobia behar du dantza bertikalak»

Unai Etxenausia

Orduak soka batetik zintzilik pasatzen ditu Peonek. Dantza bertikala Euskal Herrira ekarri zuen, eta hedatuz joan da gutxinaka. Diziplina horren lehen topaketa antolatu dute Bilbon.
Haurrei zuzendutako <em>Mantangorri</em> gehigarriko edukiak sarean ere topatu ahalko dira hemendik aurrera, <em>Berria.eus/mantangorri</em> webgunean. ©BERRIA

'Mantangorri'-ren webgunea martxan da

Urtzi Urkizu

Paperean argitaratzen diren edukiak eskuragarri egongo dira. Ipuinak bideo formatuan ere bai

<em>Altsasu (gau hura)</em> filma. ©MARMOKA FILMS

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.