Elkarlanari buruzko solasek ardaztuko dute Udaltop

2019ko martxoaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Maiatzaren 16an eta 17an egingo da Udaltop, udaletako euskara zerbitzuen topaketa. Elkar ulertzetik elkarrekin lan egitera... Ados? goiburua hautatu dute aurten topaketarako, eta, hain justu, elkarlan eta gobernantza eredu berriak aztertuko dituzte. 11. aldia du topaketak, eta irmoki sendotuta edukiko du, gainera, oraingo honetan antolaketa batzordea; izan ere, Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Diputazioari eta Lasarte-Oriako Udalari gehitu zaizkio Euskal Hirigune Elkargoa, Nafarroako Gobernua eta Arabako eta Bizkaiko diputazioak. Izena emateko epea zabalik dago, maiatzaren 3ra arte. Jorratuko dituzten gaien artean aparteko tokia izango dute Euskaraldiarekin lotutakoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.