Osakidetzak mediku eta erizainak trebatzeko 48 toki gehiago ditu

Erredakzioa
Donostia
2019ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Mediku eta erizainak trebatzeko 48 toki berri izango ditu Osakidetzak. Maiatzaren 27an martxan jartzekoak ziren 446 lekuei erantsiko zaizkie horiek. 22 leku erizainak trebatzeko dira; 23, medikuentzat; azken hirurak, psikologo klinikoentzat. Trebatzen ari diren mediku egoiliarrek hartzen dituzte leku gehienak. Espainiako Osasun Ministerioan egindako eskariei atxikita heldu dira leku berri horiek, eta, horiekin, osasun arloan trebatzen ari diren profesionalak orotara 1.500 izango dira Osakidetzan.

Osasun sailburu Nekane Murgak nabarmendu du kopuru hori haztea ona dela. Gogora ekarri duosasun sistema publikoak erronka aski zailak dituela, eta taxuz trebatutako profesionalak behar direla; oroitarazi du, besteak beste, erretiroa hartzen ari diren profesionalen ordezkoak beharko direla, eta «indartu» egin behar dela, gainera, lehenengo mailako arta ematen duen sarea. Pozik dira Osakidetzan; izan ere, mediku egoiliar aritzeko estatuko zerrendako lehen 50 pertsonetatik bederatzi erakarri dituzte bertako zentroetara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.