Hamasei kontzertu bilduko ditu Musika Aitzaki zikloak

2022ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Musika Hamabostaldiaren proposamen gehienak Donostian badira ere, jaialdiak hiritik kanpora ere eramaten ditu kontzertuak, Musika Aitzaki zikloaren bidez. Aurten ere, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko hainbat udalerritara helduko da zikloa. Guztira, askotariko formatu eta estilotako hamasei kontzertu bilduko ditu, eta bihar izango da lehena, Getariako San Salbatore elizan (Gipuzkoa): Landarbaso abesbatzak Maria Itsasargia izeneko programa eskainiko du, 20:45ean hasita; hainbat kolaboratzaile gonbidatuko ditu horretarako, tartean Kontari eta Dizdizka gazte abesbatzak, Xabier Euzkitze bertsolaria eta Daniel Zulaika antzezlea.

Oraingoz, hilaren 10era bitarteko zikloko beste kontzertuen berri eman dute: Senperen (Lapurdi), Zumaian (Gipuzkoa) eta Hondarribian (Gipuzkoa) izango dira, hilaren 6an, 7an eta 10ean, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.