Osakidetzak bilera bat egingo du sindikatuekin

2020ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Osakidetzak bilera bat egingo du sindikatuekin datorren ostegunerako deitutako sektoreko mahaian. Bileraren iragarpena Luis Javier Telleria EAJko ordezkariak egin zuen atzo Eusko Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemos-IUren ekinbide baten eztabaidan. Osasungintzako sindikatuek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan antolatu dituzten azken greba egunetatik bi aste igaro ondoren etorriko da bilera. «Akordioei heltzeko eta negoziatzeko nahikoa elementu eta borondate daude, eta hori guztia grebaren aurretik bazekiten sindikatuek», esan zuen atzo Telleriak. ELAk, berriz, mobilizazioekin jarraitzeko asmoari eusten dio. Esther Saavedra: «Ez dugu beste biderik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.