Albistea entzun

Burujabetza «praktikara» eraman nahi du Ehun-ek

Maiatzaren 14an iragarriko dute zer ekintza egingo duten eta nortzuek egin duten bat egitasmoarekin.
Ehun mugimenduko kideak, atzo, Donostian.
Ehun mugimenduko kideak, atzo, Donostian. JON URBE/ FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2022ko martxoak 20

«Utopiarantz ibili nahi, eta distopian ainguratu nahi gaituzte». Hala adierazi dute Ehun mugimenduko ordezkariek Donostiako Trinitate plazan eginiko prentsaurrekoan. Gu prest gaude manifestua zabaldu dute, eta «burujabetza praktikara eramateko» kanpaina baten berri eman dute. Horretarako izena emateko epea zabaldu dute. Maiatzaren 14an jakinaraziko dute nortzuek egin duten bat egitasmoarekin, eta azalduko dute lehenengo burujabetza ekintza noiz eta non izango den.

Euskal errepublikaren aldeko mugimenduak adierazi duenez, «hezurretaraino patriarkalak eta kapitalistak diren Frantziak eta Espainiak» inposaturiko egoerari buelta ematea ezinezkoa da, eta, ondorioz, euskal errepublika «derrigorrezko instrumentua» da. Horrez gain, esan dute gaurko erakundeekin bakarrik ezinezkoa dela euskal errepublika lortzeko gai izango den mugimendu herritar bat sortzea. «Independentismoari iritsi zaio tenorea askapenerako bidea beste orube batean hankak jarrita pentsatzeko».

Gaineratu dutenez, azken urteotan independentismoak asmatu egin du burujabetzari «zentraltasuna» ematen. Euskal Herriko «errepublikanismoa gurpil zorotik ateratzen» hasi behar dela azaldu dute. Burujabetza aldarrikatzeari utzi eta praktikan jartzen hasi behar dela, alegia.

Horretarako, «ekintza burujabeak» egitea proposatu dute, eta horiek gauzatzeko prest daudenei www.ehun.eus webgunean izena emateko eskatu diete.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Milaka lagun elkartu dira gaurko mobilizazioan Bilbon. ©Monika del Valle / Foku

Osakidetza «desegiten» ari dela salatu dute sindikatuek Bilbon

Berria

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deitu dute manifestazioa, eta milaka lagun elkartu dira. Osasun publikoaren alde egin dute, eta hura pribatizatzeko joera gaitzetsi.

 ©BERRIA
Miarritzeko harrotasunen martxa, atzo. ©BOB EDME

«Mugak hausteko» harrotasunez hartu dituzte Miarritzeko karrikak

Oihana Teyseyre Koskarat

Ehunka lagun bildu dira harrotasunaren martxan. LGTB komunitateko eragileek nabarmendu dute gora egin dutela horien kontrako erasoek

Barakaldon eraso matxisten aurka egindako elkarretaratze bat, aurtengo martxoan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Gizon bat espetxeratu dute, neska lagun ohia hiltzen saiatzea egotzita

Jon O. Urain - Maddi Ane Txoperena Iribarren

Labanaz eraso dio andreari, eta emakumea larri dago, Gurutzetako ospitalean. Basauriko kartzelan sartu dute gizona. Mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako Barakaldon

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...