Errusiako Munduko Kopa: E multzoa. Suitza

Onena eman ezean, jai

Onena eman ezean, jai.
Aitor Manterola Garate.
2018ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Azkeneko hiru txapelketetan jokatu eta gero, Suitzak laugarrena kateatu du jarraian, kanporaketan Ipar Irlandari irabazi eta gero. Ohitura bilakatu da suitzarrentzat urte luzez gozatu ezin zutena dastatzea. Izan ere, 1966tik 1994ra arte eta 1994tik 2006ra arte ez zen sailkatu Munduko Kopa jokatzeko. Orain, aldiz, ohikoa da selekzio hau onenekin lehian ikustea.

Vladimir Petkovic kroaziarra aulkian duela, talde interesgarria osatzen du. Badira jokalari ezagunak: Xaqiri, Xhaka, Lichtsteiner, Rodriguez... Gainerakoen artean, taldeari indarra ematen diotenak, Sommer atezaina, Zuber eta beste batzuk.

Petkovic ilusioz gainezka dago txapelketari begira, eta jokalarien aparteko gosea nabarmendu du. Ondo dago jarrera hori edukitzea, baina beste selekzio guztietan ere izango dute lorpen handiren bat eskuratzeko grina. Beraz, horretaz gain, Suitzak zerbait gehiago beharko du. Lehenik eta behin, taldeko onenek mailarik onena eman beharko dute, eta gainerakoen laguntza ere ezinbestekoa izango da. Gordin esanda, Suitzak maila ona eman beharko du emaitza ona eskuratu nahi badu, eta onena emanda ere lanak, agian. Izan ere, multzo petrala dauka parean; haren antzeko taldeak baita Serbia, eta Costa Ricak ere lanak eman diezazkioke, ez baitaude oso aparte.

1994tik hona, final-zortzirenak harrapatzea izan du emaitza onena Munduko Kopan, eta beste horrenbeste lortu nahiko du oraingo honetan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.