Miguel eta David Merinok ez dute Aspen jarraituko

2018ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Merino anaiei kontraturik ez berritzea erabaki du Aspek. Atzo jakinarazi zuen Eibarko enpresak, webgunean argitaratutako mezu batean. Kontratua abuztu amaierara arte badute ere, lehenago jokatuko dituzte agurreko norgehiagokak. Merino I.ak, hilaren 10ean jokatuko du, Ezkarain (Errioxa, Espainia); Merino II.ak, berriz, abuztuaren 12an, Aoizen (Nafarroa).

Merino I.ak 31 urte ditu, eta11 eman ditu profesionaletan jokatzen. Birritan izan da Bigarren Mailako binakako txapeldunorde. Anaietan gazteenak 28 urte ditu, eta zortzi urtez izan da profesional. Debuta egin eta bi urtera jantzi zuen bere lehen eta azken txapela. Lehen Mailako binakako txapelketa irabazi zuen Titin III.arekin, 2012. urtean, Xala eta Laskurainen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.