jakes goikoetxea
ERAZTUN MOREA. N. el Moutawakel

1984. urtea

2021eko uztailaren 31
00:00
Entzun
Nawal el Moutawakelek ez zeukan konfiantza handirik bere buruarengan, eta ez zuen uste 1984ko Los Angelesko Olinpiar Jokoetako 400 metroko hesiduneko finala irabaz zezakeenik. Ez zeukaten faboritotzat, eta, gainera, lasterketaren bezperan, beldurtuta zegoen. Amesgaiztoak izan zituen: hesiak gainditu eta zulo batera erortzen zen. Entrenatzaileek lan asko egin behar izan zuten bere buruarengan konfiantza izan zezan, irabaz zezakeela sinets zezan.

Finalean, barneratuta zuen hura bere momentua zela, «distira egitekoa». Helmugako zuzengunera iritsi zenerako, alde nabarmena ateratzen zien kontrarioei. Irabazi egin zuen. Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen lehen emakume arabiar, musulman eta afrikarra bihurtu zen. Lehen marokoarra. Marokok Los Angelesera bidalitako emakume bakarra zen.

Negar egin zuen. Pozez, irabazi zuelako. Tristuraz, aita hil zitzaiolako. «Eta negar egin nuen mundu berri bat aurkitu nahi zuten emakumeengatik, inoiz kirolari buruz ezer jakin ez zuten emakumeengatik». Bazekien historia egin zuela, Afrikako eta herrialde arabiarretako emakumeentzat batez ere.

El Moutawakeli korrika egitea gustatzen zitzaion. Atletismoan hasi zen. Abiadura probetan aurrena, 400 metroko hesidunean gero. Haren ibilbidea ez zen ohikoa izan garai hartan: AEBetako unibertsitate batek beka bat eman zion, AEBetara joateko eta ikasketak eta atletismoa uztartzeko.

Hasieran ez zitzaion gustatu 400 metroko hesiduna. Proba berria zen garai hartan. 1980ko hamarkadatik aurrera egonkortu zen lehiaketa ofizial gisa, eta Los Angelesko Olinpiar Jokoetan lehiatu ahal izan ziren emakumeak 400 metroko hesidunean lehenengoz (gizonak 1900. urtetik). El Moutawakelek ez zuen, berez, 400 metroko hesidunean lehiatzeko gorpuzkera, 1,62 metro neurtzen baitzuen, eta hesiak —hamar, guztira— lurretik 76,2 zentimetrora iristen baitira.

Los Angelesko garaipenak aldatu egin zuen El Moutawakelen bizitza. Ministro izan zen Marokoko Gobernuan, presidenteorde Nazioarteko Olinpiar Batzordean...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.