Albistea entzun

IRLEN SAREA

Bitartekariak

Gorka Julio -

2021eko uztailak 3

Edozein tresna edo plataforma digital erabiltzen hasten garenean, harreman bat ezartzen ari gara. Ezartzen ari garen harreman horrek ezaugarri batzuk ditu, baina izan ditzakeen guztietatik ezartzen duen bitartekaritza ereduari begiratuz gauza asko ikus daitezke jada. Plataforma batek ezartzen duen bitartekaritza ereduak, alegia, duen izaeraren berri ematen digu askotan.

Bitartekaritza modeloak aztertzeko era asko egon daitezke, hemen egiten dudan sailkapenak harreman horren menpekotasun eta zentralizazioarekin (edo kontrara, askatasun eta deszentralizazio mailarekin) dauka harremana. Horretarako, arauak zeinek eta nola definitzen dituen, erabiltzaileek jasotzen duten onura eta amaitzean onura hori, metatzen duenari begiratzen dio. Menpekoenetatik askeetarako eskalan agertzen dira hemen:

Ordezkatzailea: harreman zuzenik ezartzeko aukerarik ematen ez duten bitartekariak dira, dena ordezkaritza bidez egiten da. Arauak beraiek ezartzeaz gain, onuradun bakarrak dira bere posizioaren ondorioz.

Behartzailea: harremana haien bidez egitera behartzen duten bitartekariak dira. Arauak beraiek ezartzeaz gain, onuradun nagusiak beraiek dira ezarritako esklusibotasunaren ondorioz.

Batzailea: harremana beraien bidez egiteko, erreplikatzen zailak diren baldintzak bilatzen dituzten bitartekariak dira. Arauak beraiek ezartzen dituzte, baina guztiz ezinbestekoak ez direnez, erabiltzailearen onespen formala behar dute.

Bideratzailea: harremana beraien bidez egiteko, denentzat balioa dakarren zerbait eskaintzen duten bideratzaileak dira. Arauak beraiek ezartzen badituzte ere, prozesua erreplikatzeko aukera edo erabiltzaile ezberdinen arteko harreman zuzenerako aukera ere ematen dute.

Parekidea: bitartekaria besteen pareen kokatzen da, erabiltzaile arteko harreman zuzena bilakatzeko helburu bakarrarekin. Arauak denon artean ezartzen dituzte, nagusitasunik gabe, guztientzako onurak dituen harreman bat sortuz, menpekotasunik gabe.

Bost eredu irudikatu baditugu ere, hiru multzo nagusitan barnebilduz sinplifika daitezke. Lehen biak (zentralizatuagoak), erdikoak (deszentralizatuagoak) eta azken biak (banatuagoak). Non kokatuko zenituzke erabiltzen ari zaren plataforma bakoitza? Nago hurrengo urteei begira, galdera horri erantzuteak garrantzia hartuko duela eta ez bakarrik arlo teknologikoan.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Feminismoa ikasten ari da zaurgarritasuna politizatzen»

Amaia Igartua Aristondo

Errealitate biologikoa gorabehera, ideologiak zeharkatzen du elbarrien inguruko iruditeria, Garcia-Santesmasesen arabera: bizitza biziezintzat jotzen dira, oro har, eta gorputz ez-desiragarritzat.
Garaia Pagola, Danel Teran eta Sara Iriarte. ©EZTENA

Gazteei iritsi ez zaiena emateko

Beñat Mujika Telleria

'Eztena' saioa estreinatu du Naiz irratiak hil honetan. Gradu amaierako lan batean oinarrituta egin dute saioa, eta Sara Iriarte, Garaia Pagola eta Danel Teran dira sortzaileak.

1 ©JAGOBA MANTEROLA / @FOKU

'Kearen unibertsitatean' ikasitakoak

Amaia Jimenez Larrea

Urte askoan Donostiako Tabakaleran zigarrogile izandako emakumeen bizipenak jasotzen ditu 'Kearen artxibogileak. Ibilbide bat Tabakaleratik' dokumentalak. Lan bat baino gehiago izan da zigarrogileentzat, euren etxea izango balitz bezala ikusten baitute eraikina.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.