Errusiako Munduko Kopa

Irabazteko premia daukate Portugalek eta Marokok

Julen Etxeberria.
2018ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Portugalek eta Marokok elkarren aurka jokatuko dute gaur Moskun, B multzoko bigarren jardunaldiko lehen partidan. Irabazteko premian dira biak, ez batek eta ez besteak ez baitzuen irabazi estreinakoan. Portugaldarrek hiruna berdindu zuten Espainiarekin, 88. minutuan Cristiano Ronaldok faltaz lortutako gol ederrari esker. Marokoarrek, aldiz, Iranen aurka galdu zuten, luzapenean (0-1), Buhadduzek bere atean sartutako gol baten ondorioz.

Europako txapelduna da faborito argia gaur, Afrikako selekzioa baino koska bat gorago baitago. Ustezko nagusitasun hori, ordea, zelaian erakutsi beharko du Portugalek, eta, horretarako, jokatzeko modua aldatu beharko du. Espainiaren aurka ez bezala, berak izan beharko du ekimena jokoan. Marokok, berriz, oso argi izango du egitekoa: atzean sendo aritu, eta kontraerasora bizi atera, edo geldikako jokaldiren batean asmatu.

Cristiano Ronaldok izango du berriz ere ardura osoa Portugalen. Ikusgarri hasi da, Espainiari hiru gol sartu baitzizkion, tankera guztietakoak: penaltiz, urrutiko jaurtiketa batekin eta falta jaurtiketaz. Errusiara iritsi aurretik, hiru gol besterik ez zuen sartu Munduko Kopako hamahiru partidatan. Bada, aurretik egindakoa berdindu du egun bakar batean.

PORTUGAL-MAROKO

Portugal. Rui Patricio; Cedric, Pepe, Fonte, Guerreiro; Bernardo

Silva, William Carvalho, Moutinho, Joao Mario; Andre Silva eta

Cristiano Ronaldo.

Maroko. Munir; Mendil, Benatia, Da Costa, Al Ahmadi, Dirar; Harit, Belhanda, Ziyech, Saiss; Butaieb.

Epailea. Mark Geiger (AEB).

Lekua. Moskuko Luzhniki estadioa (81.500 ikusle).

Ordua. 14:00etan (Tele5).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.