gorka julio
IRLEN SAREA

Atzera bueltarik ez

2021eko urriaren 16a
00:00
Entzun
Ezin diogu gazteei atzera buelta bat eskaini». Miren Etxezarreta ekonomista ezagunarekin hitz egiteko aukera izan dut, eta hark baino argiago ezin dut adierazi. Etorkizunik bada, eta arlo ezberdinetan demokrazia, ekonomia, elikadura... dauden erronkei ezin diogu aurreko konponbideekin erantzun. Berak aipatzen zuen moduan, teknologiari uko egingo ez dioten proposamenek soilik dute etorkizuna. Teknologiaz eztabaidatzen ez duten proposamenek ez dute etorkizunik.

Teknologiaren erabilera problematizatu daiteke, baina jada dauden teknologiak nola gureganatu ditzakegun edo berriak asma ditzakegun, hor koka genezake eztabaida. Egunerokotasunean erabilita ere, teknologiak era orokor batean kritikatzen dituenik bada, baina bueno hori beste kontu bat da. Beraz etorkizunari buruz hitz egiten dugunean, teknologiaz hitz egin behar dugu, nahitaez.

Une zehatz batean, orain dela 10-15 urte esango nuke, edozein ekitalditako pantailetan zegoen sistema eragileak garrantzia zuen. Windows bat edo GNU/Linux bat izan, garrantzia zuen. Bestela, Libreoffice (edo Openoffice) erabiltzea eta ez Microsoft Office edo Google tresnak izatea ere garrantzitsua zen. Galdu egin dugu kritika minimo hori ere. Apur bat gauzak aldatu nahi ditugunean, ditugun galdera sorten artean beste bat zen, baina atzera egin dugu.

Gauza bera lizentzia libreen erabileraren kasuan, nahiz eta hor Wikimediari lotutako proiektuen (Wikipedia eta Wikidata) erakundetzeari esker aurrerapauso izugarriak ematen ari diren. Eztabaida interesgarria piztu da informazioaren alorreko langintzetan horien erabileraren bueltan. Erabili bai, baina benetan erabakiz egiten ari den edo horrek dakartzan ondorioen jabe garen kontuan hartzen ote dugun zalantzan jarriz.

Sakontasun handiko gaiak dira, batez ere euskal kulturak behar duen sorkuntzaren aktibazio eta ezagutzaren hedapenari lotutakoak direlako. Komun berrien hedapenaz ari gara. Denok erabili ditzakegun eta ustiatu ditzakegun elementu oparoez. Softwarea eta ezagutzaren kasuan, banaketa kostu gehiegirik gabekoak —oparoak dira jaiotzaz—; guk mugatzen ez baditugu. Komun zaharrak zaindu behar diren bezala, komun berriak hedatu beharko ditugu. Ongi etorriak dira mugiarazten gaituzten kritika eta eztabaida sanoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.