Albistea entzun

IRLEN SAREA

Uda edo negua

Gorka Julio -

2022ko abenduak 31

Adimen artifizialak izan dituen aurrerapenak harritu gaituzte, bereziki OpenAIrenak. Asko dira horren inguruan egiten ari diren ikerketak eta sortzen ari diren enpresak, baina hau ez da beti horrela izan.

Adimen artifizialaren kontzeptua (AA) 1950eko hamarkadan sortu zen, zientzialari eta filosofo batzuek gizakien antzera pentsatzeko eta arrazoitzeko gai ziren makinak sortzeko aukera aztertzen hasi zirenean. 1960ko hamarkadaren hasieran, adimen artifizialeko lehen sistemak garatu ziren. «AAren uda» etorriko zen orduan, oraintsu bezala zientzialari eta enpresaburu askok uste zuten AA teknologiak goitik behera aldatuko zuela bizi garen modua. Hala ere, 70eko hamarkadaren amaieran espektatibak ez betetzetik etorriko zen «AAren negua», eta ez da 2010eko hamarkadara arte, berriro ere positibotasuna hedatzen hasi dela.

OpenAIren aurrerapenek atentzioa laborategietatik kanpora atera dute bere proiektuekin: DALLáE 2, hitz edo esaldi bakar batetik irudiak sortzeko sare neuronal bat erabiltzen duen irudiak sortzeko sistema; ChatGPT, sare neuronal bat erabiltzen du testu bidezko hizkuntza naturala ulertzeko eta erabiltzailearen galderei eta eskaerei modu koherentean erantzuteko; Whisper, ahotsa ezagutzeko sistema automatikoa, hainbat hizkuntzatan transkribatzeko eta hizkuntza horiek ingelesera itzultzeko aukera ematen duena.

Beharbada espektatiba gehiegi jartzen ari gara, baina urte amaieran gaudenez, adimen artifizialari hauxe eskatuko nioke: gezurra esaten jarraitzea, oraingo ereduek joerak, erdizkako egiak, edo zuzenean gezurrak esaten jarraitzea. Horrela oraindik ere laguntzaile hauekin kritiko izango gara, eta gure irudimena eta kritikotasuna landuko ditugu. Kontrakotasuna adieraztea: esaten diegunaren aurrean bere iritzia emateko aukera irekia izatea, baita kontra egiteko ere. Horrela eztabaidatzeko gaitasuna eta argudiatzeko beharra izango ditugu. Ikasteko gaitasuna izatea: zuzeneko interakzioekin ikasteko gaitasuna izatea, haur batek egiten duen moduan. Haurrak bezala ikasi bai, baina gure berdinak izango ez direla ikastea garrantzitsua izango delako. Irakasteko aukerak eta bereziki noizbait Interneteko jakintza osora sarbidea izateak irekiko lituzkeen ateak gehiegi esploratu gabeak dira. Uda berri bat ekar dezakete edo negu nuklearra.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Kultura parte-hartzaileak dira bide eraldatzaileak»

Urtzi Urkizu

Historialaria da Aierdi. Aniztasuna eta generoa lantzen ditu formakuntza saioetan, hezkuntzan zein erakunde eta enpresetan. «Bizipenei balioa eman, eta horietatik abiatzen gara eraldaketarako».
Assata Shakurren irudi ezagunetako bat, garai batekoa. ©BERRIA

Iraultzaile beltzaren ametsa

Miel A Elustondo

Hamaika libururen artean publikatu zen iazko udazkenean AEBetako Pantera Beltzen Alderdiko kidearen autobiografia, Danele Sarriugartek itzulirik. Nahi beste ditu gaiak. Arrazakeria, kontzientzia hartzea, militantzia politikoaren goiti-beheitiak, askapen mugimenduen kriminalizazio orkestratua, espetxea eta espetxe industria... Denak har, inoren bizialdiari lotuak diren neke eta pena guztiak.

 ©ANDONI CANELLADA / FOKU

«Zientzia feminista egiten dugu»

Urtzi Urkizu

Urte asko daramatzate elkarrekin lanean, eta «osagarriak» dira Galarraga eta Etxebeste. Feminismoa eta klima larrialdia aldizkarian «gai transbertsalak» direla azaldu dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...