Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Espioitza

Amaia Garcia -

2023ko martxoak 28

Asteburu honetan hiritik ihes egin dut. Lagunekin etxe batera joan gara, eta larunbatean mahai joko askotara jokatu genuen. Mahai joko batzuk guk eraman genituen, baina beste batzuk etxean bertan zeuden. Besteak beste Trivial jokoa aurkitu genuen. Aurkitutako edizioa nahiko zaharra zen, eta erantzunen artean Sobietar Batasuna agertzen zen. Telebistarik gabeko asteburua izan da, baina asteburuaren aurretik, Kleo (Netflix) telesaila ikusi nuen. Telesail horrek Trivial zaharraren garaira garamatza, Sobietar Batasuna zegoen urteetara. Zehazki, Berlingo eremu komunistan lan egiten duten espioien bizitzetara gerturatzen gaitu telesail horrek.

Kleo telesailaren protagonista da. Bere lana Berlingo beste aldean pertsonak hiltzea da, eta bere buruzagiek bidaltzen dizkioten misioak maisuki gauzatzen ditu. Azken misioaren ostean, bere bizitzan aldaketak egon daitezkeela uste du, haurdun dagoelako. Baina bere ametsak zapuztu egiten dira ulergaitza gertatuko zaion erabaki baten ostean. Kartzelaratuko dute eta bertan umea galduko du.

Bere atxilotzetik urte batzuetara, Berlingo alde komunista desagertu egin da, eta aske geratuko da. Berlinen gauzatu zen aldaketa agerikoa da. Kleok, aldiz, desberdintasun horiei garrantzia gutxi emango die eta helburu bakarra izango du: mendekua. Sufritutako galera ezingo du ahaztu eta bere atxiloketaren arrazoien atzean nor egon zen jakin nahiko du. Errudunak nor diren jakiten duenean, horiek guztiak hil egingo ditu.

Telesailean zehar emakume espioien presentzia handia aurkitzen dugu. Killing Eve telesailaren ostean, arruntagoa egiten zaigu emakume espioien istorioak ikustea, baina kasu honetan gaur egungoa ez den garai bateko espioiak agertzen dira telesailean. Kleorentzat amatasuna gai oso garrantzitsua da, eta telesailean zehar gai hori jorratzen da. Kleok kartzelan zegoenean bere haurra galtzerakoan, ama izateko aukera ere galdu zuen. Espioitzaren eta amatasunaren uztarketa nolakoa izan daiteken pentsatzea arrotza egiten zait, baina Kleok etsai bati erditzen laguntzen dio istorioaren amaieran. Trivial jokoan ez nuen emakume espioien inguruko galderarik erantzun, baina argi dut Sobietar Batasunean emakume asko lan horietan aritu zirela, eta ez zutela merezitako esker ona jaso.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Circom sariak banatu dituzte Donostian ©ETB

Egungo erronkak aztertu dituzte 39. Circom biltzarrean

Urtzi Urkizu

Danimarkako TV2 Nord kateak jaso du Gran Prix saria, Donostian. Ukrainako ‘Hromdaske’ hedabideko bi kazetarik hitzaldia eman dute.

Izokin bat, Bidasoa ibaian gora. ©JOSE ARDAIZ GANUZA

Joan-etorriko arrainen balioa

Iker Tubia

Arrain diadromoen onura ekologiko eta kulturalak handiak direla adierazi dute Europako Diades proiektuaren emaitzek. Arrain horiek ibaitik itsasora edo itsasotik ibaira migratzen dute, eta haien populazioak arriskuan daude. Adituek babes neurri «bateratuak» eskatu dituzte.
Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.