HILBERRIA. Charles Manson

AEBak ikaratu zituen familiaburua

Iosu Alberdi.
2017ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Herenegun hil zen, Kaliforniako ospitalean, Charles Manson (Ohio, 1934-Kalifornia, 2017), XX. mendeko gaizkile ezagunenetako bat, 83 urte zituela. Mansonek AEBetako gizartea beldurtu zuen 1969ko abuztuan erabilitako biolentziarekin. Berak eta bere sektaren jarraitzaileek zazpi lagun hil zituzten, «arrazen arteko gerra bat sortu nahian». Manson familiaren biktimen artean Sharon Tate aktorea zegoen; haurdun zegoela hil zuten.

Sexua, drogak, Bibliako pasarteak eta The Beatles taldearen musika erabili zituen Mansoneksektako kideei «burua jateko»,Leslie Van Houtenen arabera, sekta hartako kiderik gazteena izan zena.

Gaztaro gogorra izan zuen Mansonek, aita ezagutu gabe eta ama alkoholikoa zela, erreformatorioetatik sartu eta irten ibili zen. Eginiko hilketen ostean, berriz, «bizirik zegoen pertsona arriskutsuena» bilakatu zen, Rolling Stones aldizkariaren arabera. Manson berak pertsona «gaizto, zikin eta zekentzat» zuen bere burua. Hala adierazi zuen 2011n eginiko elkarrizketa batean.

Hilketengatik epaitu zuten 1971n, eta heriotza zigorrera kondenatu, baina bizi guztiko espetxealdira aldatu zioten, Kalifornian heriotza zigorra debekatu ostean. Baldintzapean aske geratzeko hautagai bilakatu zen zazpi urte igaro ostean, baina behin eta berriz ukatu zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.