Albistea entzun

IRLEN SAREA

Zerbitzarien beharra

Gorka Julio -

2022ko irailak 10

Zinemaldiko sarrera salmenta, irakasleen ordezkapenerako zerbitzua edota eguneroko bilerak egiteko erabiltzen dituzun bideokonferentzia tresnek baliabide eskasa diren zerbitzariak behar dituzte. Eskasa izateaz gain, kasu gehienetan ez dago gure kontrolpean, eta kanpora kontratatzen den zerbait da. Gehien behar denean kapazitate gehiago gehitu edo kontratatzea aukera bat da, baina baliabide eskasa izanik, askotan ez da egiten, eta akatsak edo makalaldiak sortzen ditu.

Ez dugun Euskal Herrian apenas zerbitzari eta datu zentruen inguruko azpiegitura propiorik, beste herrialde batzuekin alderatuz. Ekimen publikoak erakunde publikoentzako ematen duten zerbitzua oso mugatua da, eta askotan geldotasuna multinazional pribatuek eskaintzen dituzten zerbitzuetara jendea bideratzeko aitzakia bihurtzen da.

Datu zentru gehiago beharko genituzke, burujabetza teknologikoa serio hartuko bagenu. Ekimen publikoak aurre hartu beharko lioke erronkari; udalek, aldundiek, mankomunikateek, Jaurlaritzak eta gobernuek erabakiak hartu beharko dituzte.

Ekimen pribatuak ere paper bat joka dezake, baina ez dadila izan publikoaren kalteetan, edota azken urteetan izan den bezala publikotik ordaindutakoa, ustiatzera mugatzea. Orain arte, ekimen pribatua administrazio publikoak egin beharreko zenbait azpiegituren fagozitazioa eragiten ari da. Hezkuntza mailan, Microsoft eta Google dira adibide onenak, baina azpiegitura mailan Amazonen AWS zerbitzariak dira jakin edo ez egunero erabiltzen ditugun milaka zerbitzuak sostengatzen dituztenak.

Ezinbestean egin beharreko lana da hau, atzeraezina, baina erronka handiena, hori egiten den bitartean, jasangarritasuna kontutan hartzea izango da. Datu zentzu gehiagoren beharra, azpiegituren eta teknologiaren bestelako erabilera jasangarriagoak ekarri beharko lituzke aldi berean. Legez behartu beharko dira aldaketa hauek, eta materialen iraunkortasuna ziurtatu, sareen hedapenak bateratu, teknologia garbiagoak garatu...

Aste bat daramat nire gailu eramangarriak, eguzki energiarekin bakarrik kargatzen esperimentu moduan. Ez du gauza handirako balio, baina konturatu naiz aldatzen ari naizela. Kontzientzia hartzearekin ez da nahikoa izango, baina kontzientziak ere aldatu beharko dira, behartuta bada ere.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

«Nahiago dut 'pailazo' dei nazaten, eta ez 'clown'»

«Nahiago dut 'pailazo' dei nazaten, eta ez 'clown'»

Iñaki R. Mendoza

Narices Nafarroako Emakume Pailazoen Nazioarteko Jaialdiaren lemazaina da Virginia Senosiain: «Berdintasuna eta aniztasuna landuko ditugu pailazogintzaren bitartez».
1 ©JAGOBA MANTEROLA / @FOKU

'Kearen unibertsitatean' ikasitakoak

Amaia Jimenez Larrea

Urte askoan Donostiako Tabakaleran zigarrogile izandako emakumeen bizipenak jasotzen ditu 'Kearen artxibogileak. Ibilbide bat Tabakaleratik' dokumentalak. Lan bat baino gehiago izan da zigarrogileentzat, euren etxea izango balitz bezala ikusten baitute eraikina.

Telesailean agertzen diren aktoreetako batzuk, atzo, Donostian egin zen aurkezpenean. ©EITB

'Itxaso' telesaila gaurtik aurrera egongo da ikusgai Primeran-en

Beñat Mujika Telleria

Zortzi atal ditu, eta Nerea Mazo, Jon Plazaola eta Itziar Atienza dira protagonista nagusiak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...