Albistea entzun

Hasiera emateko, txapelketa

Gipuzkoako Traineru Txapelketa etzi jokatuko dute, Donostian (11:00), eta uda inguruko lehen estropada ofiziala izango da. TKEko klubek eskatu dute ohi baino lehen izatea

Aitor Manterola Garate -

2021eko ekainak 11

Ateratzen zituzten garai batean egutegi txikiak udako traineru estropadekin. Eskuan eramateko horietakoak, eta eskura. Nekez azalduko da Gipuzkoako Txapelketa lehen estropada moduan, ekainaren 13 batean. Ba, aurten horrela izango da, eta lurralde horretako txapelketak askatuko du traineruen estropada ofizialen estatxa uda inguruan. Donostian jokatuko dute, etzi (11:00), hiru mailatan banatuta eta hurrenkera honetan: beteranoak lehendabizi, senior gizonezkoak ondoren, eta emakumezkoak bukatzeko.

Zazpi txandatan banatuta, 25 traineru aterako dira uretara, eta bada berrikuntzarik iazkotik: Ilunbek trainerua berreskuratu du gizonezkoetan, eta Zarautzek beste horrenbeste egin du emakumezkoetan. Kaleen zozketa gaur egingo dute, federazioaren egoitzan, 19:30ean.

Egutegian lurraldeko txapelketa nola aurreratu den jakiteko, Traineruen Kluben Elkarteko klubetara jo behar da. Haiek proposatu zuten txapelketa guztiak —lurraldeetakoak, Euskadikoa eta Espainiakoa— ligak hasi aurretik jokatzea, baina soilik Gipuzkoako Federazioko batzarrak —klubek— eman zioten baiezkoa. Bizkaian, zuzendaritzak ez du jaso proposamen zehatzik batzar batean gai hori lantzeko, federazioak azaldu duenez. Kontuak kontu, Gipuzkoako Txapelketa bakarrik izango da ekainean, eta haien nahia beste txapelketak aurreratzea bazen ere, aldatu duten bakarrak izatearekin aurrera egin dute. Bizkaikoa uztailaren 14an, Euskadikoa hil horretako 21ean, eta Espainiakoa hileko azken egunean eta abuztuaren 1ean —Euskolabel, Euskotren eta KAE 1 ligetako estropadak ere badaude—.

Gipuzkoako Txapelketa aurreratzearekin batera, beste berrikuntza bat ere izango da: emakumezkoen estropada jokatzen azkena izango da. Orain arte, gizonezkoena izaten zen egunekoa burutzen zuena. Berdintasunaren bidean pauso bat emateko asmotan hartu du erabakia federazioak, bertatik aditzera eman dutenez, «pixkanaka» gauzak aldatu nahian.

Bulegoetatik uretara pasatuko da estropada etzi, eta ez da edozein izango, txapelketek bai baitute berea. Mikel Orbañanos Hondarribia taldearen entrenatzailearentzat, «denboraldi-aurreko estropada dela ezin da ukatu, baina garrantzia emango diogu guk». Onartu du «ilusio berezia» eragiten diela. Hori bai, Euskolabel ligaren hasierara begira dauka taldea, eta uztailaren 3ra ahalik eta ondoen heltzea du helburu: «Horregatik, prestakuntzako bidean ez dugu ezer aldatu igandekoagatik». Egutegian estropada aurreratzearekin ados da oriotarra: «Uztailean aste barruan izanda, asko betetzen zitzaigun egutegia taldeei, eta ondo dator aldaketa uda sasoi horretan estropada kopurua gutxitu ahal izateko».

Iritzi bertsua dauka Mikel Arostegi San Pedroko entrenatzaileak: «Aste barruan izanda, lanetik presaka atera beharrean edo jai hartu beharrean ibiltzen ginen. Orain, lasaiago». KAE1 ligako taldea izanik, bihar zortzi hasiko du liga San Pedrok, eta etzikoa ondo datorkio test moduan: «Bihar Ondarroan ere ariko gara —test estropada bat—, eta etzi, Donostian. Ondo etorriko zaigu aurkarien aldean non eta nola gauden neurtzeko».

«Propio ez dugu prestatu»

Arostegik esandako gauza bera esan du Tayde Gomez de Segura Orioko arraunlariak, aurkarien alboan jarri eta bakoitza zertan den ikusteko kontuaz ari denean. Bestelakoan, garbi du zer den igandekoa: «Denboraldi-aurreko estropada bat da, baina aldi berean, txapelketa. Hasteko gogoz gaude, bada-eta ordua lehia ofizialari ekiteko». Euskotren liga Euskolabel bezala hasiko da, uztailaren 3an, Coruñan (Galizia).

Etzikoa iristeko gogoz egonagatik, Orioko arraunlariak garbi esan du ez dutela ezer berezirik egin astean lurraldeko txapelketa prestatzeko: «Ez gara ari propio prestatzen igandekoa».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Suediako jokalariak, Emil Folsbergek egindako gola ospatzen, atzo, Poloniaren aurka. ©KIRILL KUDRYAVTSEV / EFE

Aurreneko galbahea, igarota

Mikel O. Iribar

Ukraina, Espainia, Alemania eta Portugal sailkatu dira Eurokopako final-zortzirenetara

Etxetik kanpo sartzen diren golek ez dute balio bikoitza izango kanporaketetan

Etxetik kanpo sartzen diren golek ez dute balio bikoitza izango kanporaketetan

Ainara Arratibel Gascon

UEFAk 1965tik indarren zegoen araua ezabatzea erabaki du. Datorren denboralditik aurrera egongo da indarrean neurria.

Jone Ibañez, baloiarekin, Nerea Eizagirre eta Gemma Giliren artean, Realak eta Athleticek denboraldi honetan Zubietan jokatutako derbian. ©JON URBE / FOKU

Deitura ponpoxotik praktikara

Jon Ander De la Hoz

Emakumezkoen futbol liga nagusia profesionalizatzeko erabakia hartu du Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak. Dena den, asko dira oraindik airean dauden gaiak. Sheila Elorzaren eta Ane Etxezarretaren ustez, «aurrerapausoa» da, baina «abiapuntua» baino ez: «Idatziz ikusi arte, adi egon behar dugu».

 ©IBON ERRAZU

«Horixe nahi genuen: 30 minutu igaro baino lehen bukatu»

Jon Ander De la Hoz

Emakumezkoen lehen pentatloia irabazi dute Arrutik eta Orbek. Haien esanetan, «lan gogorrak» dira, baina lagun gehiago animatu nahi dituzte: «Pentatloian segitu nahi dugu».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.