Albistea entzun

IRLEN SAREA

Ez gauza, noraeza, kolapsoa

Gorka Julio -

2021eko uztailak 10

Bi ekitaldiri buruz hitz egin nahi dizuet gaur. Bata, San Telmo museoan Ezbaikaria deitutako saio batzuen barneko Iñaki Segurolaren hitzaldi bat, eta bestea UEUk Baionan antolatutako Krisia(k) eta burujabetza(k) sindemia garaian hitzaldia.

Sed quia sua liburuaren aurkezpena izan zen lehena, eta hartan, Segurolak hitzekin olgetan benetan edo benetan olgetan egitera gonbidatu gintuen. Uneko ausardia faltagatik eta bere liburuaren ez-irakurle naizenetik, berak egindako gai eta gauza hitzen sinonimia edo balio bera hartu izanari buruz hitz egin zuen. Bere liburuan esaten duena jakin gabe, gaitasunetik gauzatasunerako bidea aipatze horrekin, hitzek espiritualtasunetik materialtasunera salto egin izan balute bezala irudikatu nuen. Makinekiko eta teknologiarekiko lilura edo lotsa prometeikoari buruz aritzeko baliatu dezakedala iruditu zait. Aurreko batean azaltzen saiatu nintzen bezala, makinak gure sormena izanik ere, horien aurrean sentitzen dugun ezgaitasun sentsazio horri hemendik aurrera ezgauzatasun deituko diodala otu zait. Beharbada, eta olgetan ari garen honetan, pauso bat aurrera salto eginez, ez gauza garela eta akaso gauza/makina hori izan nahiko genukeela.

Noraez pandemikoaren denboran trabatuta, UEUren jardunaldietan, burujabetzak eta zaintza, lurra, diskurtsoa, praktikak, ekonomia, eta kulturarteko arazo-aukerak etengabe presente izan dira. Zutabe honekin harreman zuzenena duena Arantza Santestebanen ikus-entzunezko eta iruditeriaren ingurukoa. Beste gauza interesgarri askoren artean Bifo autorea ekarrita, aldaketa teknologikoen ondorioz, komunikazio konjuntiboaren esferatik (komunikazio anbiguoa, interpretagarria, negoziagarria, ziurgabea), konektiboaren (azkarra, elkarrekintza bat aurresuposatzen duena) eremurako trantsizioan gaudela aipatu digu. Egiten gaituzten iruditerien birpentsatze bat eta irudi konstelazioen eraikuntza proposatzeko amaieran.

Bietan, baina, era batera edo bestera, kolapsoa, munduaren akabera ere agertu da. Kolapsoa elkarrekin erortzea bada, pesimismotik baino gehiago, elkarrekin eraikiz, mundu akaberara bada ere joateko esperantzarekin atera naiz ni ba. Rafaella Carrak abestuko lukeen bezala, «badaezpada, mundua amaituko balitz, denbora guztia aprobetxatu behar dugu».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

«Nahiago dut 'pailazo' dei nazaten, eta ez 'clown'»

«Nahiago dut 'pailazo' dei nazaten, eta ez 'clown'»

Iñaki R. Mendoza

Narices Nafarroako Emakume Pailazoen Nazioarteko Jaialdiaren lemazaina da Virginia Senosiain: «Berdintasuna eta aniztasuna landuko ditugu pailazogintzaren bitartez».
1 ©JAGOBA MANTEROLA / @FOKU

'Kearen unibertsitatean' ikasitakoak

Amaia Jimenez Larrea

Urte askoan Donostiako Tabakaleran zigarrogile izandako emakumeen bizipenak jasotzen ditu 'Kearen artxibogileak. Ibilbide bat Tabakaleratik' dokumentalak. Lan bat baino gehiago izan da zigarrogileentzat, euren etxea izango balitz bezala ikusten baitute eraikina.

Telesailean agertzen diren aktoreetako batzuk, atzo, Donostian egin zen aurkezpenean. ©EITB

'Itxaso' telesaila gaurtik aurrera egongo da ikusgai Primeran-en

Beñat Mujika Telleria

Zortzi atal ditu, eta Nerea Mazo, Jon Plazaola eta Itziar Atienza dira protagonista nagusiak
Maider Unda borrokalaria. / ©Jaizki Fontaneda, Foku

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...