Albistea entzun

IRLEN SAREA

'Biba Egunean Behin'

Gorka Julio -

2021eko uztailak 17

Berrikuntza, lau silaba eta karga semantiko handia duen hitza da egunotan. Egunerokotasunean egiten diren zenbait gauzari, aldiz, berriak izanik ere, balio gutxi ematen diegu batzuetan; egunerokoak izateagatik akaso. Egunean behin euskaraz sortu zen galdera-erantzun aplikazioa da horietako bat, eta orain telebistarako salto esperimental arrakastatsua egin du.CodeSyntax euskal enpresaren Egunean behin aplikazioa ezaguna da euskaldunen artean. Egunero 40.000 pertsona inguruk jokatzen dute galdera-erantzunen jokoa, sakelakotan. Herri, auzo, kuadrilla edo kafetegiko taldeetan zeinek irabaziko duen jokatzen dute astero-astero euskaldun askok.

Biba Egunean Behin saioan, New Media Digital produktorarekin batera, telebista formatu hibrido batera eraman zuten jokoa. Hiru erronda eta finala egin zituzten, hamabost minutu inguru iraun zuen programan. Batzuek sakelakoarekin etxean, eta besteek platoan bertan jolasteko aukera izan zuten, oso dinamikoa izan zen saio batean.

Arrakasta datuetan neurtzen bada, 21.000 pertsona inguru egon ziren konektatuta, eta horietatik 18.000 inguruk jokatu zuten. Ohikoa 40.000 pertsonak egunero jolastea bada, arrakasta itzela da ia erdiek erabakitzea telebista aurrean jarri eta jokatzea.

Telebistako datuei begira jarrita, audiometria zaharrarekin alegia, %5,8 inguruko ikusle kuota, 30.000 ikusle inguru, 55.000 kontaktu eta %55,2ko fideltasuna izan omen zuen. Konektatu eta partidak jolastu zituztenen datuari begiratuta, estatistika metodo zaharrekin, ez dakit ez ote den arraroa, baina horiek dira oraindik telebistan erabiltzen diren metrikak. Ezer ez dakienarentzat, datu ezin hobeak dira.

Datuak albo batera utziz, euskaraz horrelako formatuek arrakasta izan dezaketela frogatua gelditu da oraingoan behintzat. Egia da jolasek, modek bezala, beren bizi zikloa dutela, Angry Birds edo Pokemon Go etorri bezala joan ziren, adibidez. Horregatik, esperimentuak egitea bezain garrantzitsua da garaiz egitea.

EITBn egindako moldaketen ondorioz, esperimentu horiek egiteko tokia EitbLab dela dirudi. Esperimentuen ondoren, horiek trinkotzea tokatuko da noizbait. 2019an sortutako aplikazioak bi urte behar izan ditu telebistako formatu batean frogatua izateko. Ea hemendik aurrerakoek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Haurren garapen morala sustatzen du 'Go!azen'-ek»

Iraia Vieira Gil

'Go!azen' telesailak balio etikoetan oinarritzen den hezkuntza eskaintzen ote duen ikertu dute Leire Jungituk eta Sara Osuna Acedok. Kanaria uharteetan aurkeztuko dituzte emaitza berriak.

Katuak, haiei jaten emateko sortutako kolonia batean. ©SALAS / EFE

Katu kontari

Enekoitz Telleria Sarriegi

Animaliak babesteko onartu dituzten lege berriek udalen esku uzten dute kaleko katuen erregularizazioa. Koloniak babesteak, katuak harrapatzeak, antzutzeak eta berriz itzultzeak, ordea, ezadostasunak sortzen ditu eragileen artean.

Eneko Sagardoi aktorea ©Oskar Matxin / Foku

Emmerichen ekoizpen erraldoi batean ari da lanean Sagardoi

Urtzi Urkizu

Gladiadoreen gaineko telesail bat da: Those About to Die. Ekoizpen erraldoi bat da, eta Erromako Cinecitta estudioetan ari dira grabatzen. «Sinestea kostatzen zait oraindik», esan dio BERRIAri Sagardoik.

Olatz Salvador, Ainhoa Vitoria, Lore Nekane Billelabeitia eta Ana Goitia, <em>Yoko Ona</em> bideopodcastean. ©YOKO ONA

'Yoko Ona' bideopodcasta gaur amaituko da, lodifobiaz hizketan

Urtzi Urkizu

Ana Goitia gonbidatu dute denboraldiko azken atalean. Ez dago ziurtatua saioak jarraituko duen

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.