Albistea entzun

Osoenari txapela

Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa jokatuko dute larunbatean, Azpeitian. Jokin Eizmendi, Aimar Irigoien, Aimar Galarraga, Xabier Aranburu, Julen Diaz, Xabier Peñagarikano eta Iñigo Eizagirre ariko dira.
Jokin Eizmendi, harri handietako txapela jantzita duela, iaz, Asteasun.
Jokin Eizmendi, harri handietako txapela jantzita duela, iaz, Asteasun. IBON ERRAZU Tamaina handiagoan ikusi

Unai Ugartemendia -

2019ko abenduak 5

Harri handietako Euskal Herriko harri-jasotzailerik osoena nor den zehazteko txapelketa jokatuko dute larunbat honetan, Azpeitian (Gipuzkoa), Izarraitz frontoian, 18:00etan. Zazpi izango dira txapelaren bila plazaratuko diren harri-jasotzaileak: Aimar Irigoien, Jokin Eizmendi, Aimar Galarraga, Xabier Aranburu, Julen Diaz, Xabier Peñagarikano eta Iñigo Eizagirre. Azken urteetako kopururik handiena da. Lehia estua espero den arren, txapela irabazteko faborito argi bat dago: Irigoien. Errezildarrak bederatzi aldiz irabazi du txapela, eta etzi hamargarrena eskuratzen ahaleginduko da. Jokin Eizmendi izango du aurkaririk gogorrena. Zarauztarra egungo txapelduna da —Irigoien ez zen aritu iaz, min hartuta baitzegoen—, eta hiru aldiz nagusitu da azken bost urteetan.

Egin beharreko lanari dagokionez, lau harri jaso beharko dituzte: 175 eta 200 kilo arteko laukizuzena eta zilindrikoa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko borobila. Harri bakoitza jasotzeko, hiru minutuko txandak izango dituzte.

1. Noiz hasi zinen txapelketarako entrenatzen?

2. Lau harrietatik, zeinek ematen dizu beldurrik handiena?

3. Zer harrirekin aritzen zara gusturen?

4. Zein iruditzen zaizu txapelketa irabazteko faborito nagusia?

5. Zer lan eginda konformatuko zinateke?

6. Denboraldia amaituta, zer-nolako balantzea egiten duzu?

JOKIN EIZMENDI (Zarautz, Gipuzkoa, 1984)

Hirutan izan da txapeldun.

1. Urte guztian ibiltzen naiz harri astunekin lanean, baina, bereziki, irailean hasi nintzen buru-belarri, nahiz eta tartean txapelketa batzuk jokatu behar izan ditudan.

2. 125 kiloko bolak.

3. 200 kiloko laukizuzenarekin.

4. Aimar Irigoien. Nik irabazi ditudan hiru txapelketetan berak ez zuen parte hartu.

5. Etxean egindako lana plazan egiteko gai banaiz, nahikoa izango da. Bakoitzak berea egitea da garrantzitsuena.

6. Oso gustura aritu naiz. Jokatutako hiru txapelketak irabazi ditut. Abenduaren 22ko Asteasuko txapelketarekin amaituko dut denboraldia.

AIMAR IRIGOIEN (Errezil, Gipuzkoa, 1986)

Bederatzi aldiz izan da txapeldun.

1. Urrian hasi nintzen txapelketa bereziki prestatzen. Aurretik, Albizuri Handia prestatzen aritu nintzen.

2. Bat esatekotan, 175 kiloko zilindrikoak .

3. 150 kiloko kubikoarekin edo 200 kiloko laukizuzenarekin.

4. Nire ustez, faboritoa Jokin Eizmendi da. Albizuriko Handian lan handia egin zuen [txapeldun izan zen]. Nik, aldiz, ez nuen batere lan ona egin [ez zuen jasoaldi bat bera ere egin].

5. Lan txukuna egiten badut eta jendea gustura geratzen bada, ni ere lasai geldituko naiz. Ez litzaidake gustatuko berriro ere ezinean aritzea.

6. Txapelketa guztiak jokatu ditut, eta ez da balantze txarra. Azkenaldian, ez dut denbora askorik hartzen prestaketarako, eta, lortu ditudan kirol emaitzak ikusita, agian ez da denboraldi ona izan. Baina, beste guztia kontuan hartuta, nahiko gustura amaitu dut. Denetarik izan dut denboraldian.

AIMAR GALARRAGA (Orio, Gipuzkoa, 1984)

Bosgarrenez ariko da. Iaz, laugarren postuan amaitu zuen.

1. Gehienak bezala, irailetik aurrera, nahiz eta tartean txapelketa batzuk jokatu ditugun.

2. 150 kiloko harri kubikoak.

3. 125 kiloko bolarekin.

4. Aimar Irigoien, baina ziur naiz Jokin Eizmendik lanak emango dizkiola.

5. Iaz 28 jasoaldi egin nituen, eta aurten marka hura gainditzea gustatuko litzaidake. Hirugarren postuarekin amesten dut, baina bakadit lehia estua izango dela helburu hori lortzeko.

6. Nire ustez, nahiko denboraldi ona egin dut. Batetik, nire markarik onena egin dut: 235 kilo; eta, bestetik, binakakoan ere finalean aritu nintzen. Abenduaren 22an lehiatuko naiz azken aldiz urte honetan, Asteasun, Goenatxo I. aren Oroimenezkoan.

XABIER ARANBURU (Idiazabal, Gipuzkoa, 1984)

Bigarren aldiz ariko da.

1. Abuztuan hasi nintzen.

2. Laukizuzenarekin, aspaldian, ez nabil batere gustura: behartuta nabil, txisparik gabe.

3. 125 kiloko bolarekin.

4. Aimar Irigoien. Gipuzkoako Txapelketa irabazita erakutsi du zer egiteko gai den.

5. Hirugarren postuarekin konformatuko nintzateke.

6. Urtea txapelketa honekin amaituko dut. Urte amaiera ez da nik esperotakoa izan, baina, orokorrean, gustura bukatu dut. Binakakoan eta banakakoan irabazteko oso gertu izan nintzen.

JULEN DIAZ (Urizaharra, Araba, 1992)

Bigarren aldia du. Iaz, seigarren izan zen.

1. Irailetik. Astean lau egun entrenatzen aritu naiz.

2. 150 kiloko harri kubikoak. Gehien exijitzen didan harria da.

3. 200 kiloko laukizuzenarekin, nahiz eta pisutsuena izan.

4. Aimar Irigoien.

5. Iaz egin nuen lana hobetuz gero, konforme joango nintzateke etxera.

6. Oso urte ona izan da. Urte hasieran nire markarik onena egin nuen, 211 kiloko laukizuzena bitan altxatuta. Binakakoan ere lan ona egin nuen. Beraz, oso gustura amaitu dut.

XABIER PEÑAGARIKANO (Aizarnazabal, Gipuzkoa, 1994)

Estreinakoz ariko da.

1. Abuztu amaieran hasi nintzen.

2. 200 kiloko laukizuzenak.

3. 125 kiloko bolarekin.

4. Aimar Irigoien. Sekulako garaipen zerrenda dauka.

5. Entrenatzen egiten dudana plazaratzen badut, konforme geratuko naiz.

6. Gustura nago egin dudan denboraldiarekin. Elgoibarren eta Amezketan bigarren izan nintzen, eta gustura nago emaitzekin. Abenduaren 22an amaituko dut denboraldia, Asteasun.

IÑIGO EIZAGIRRE (Zarautz, Gipuzkoa, 1994)

Estreinakoz ariko da.

1. Denbora gutxi izan dut, baina irailetik aurrera nabil txapelketa prestatzen.

2. 200 kiloko laukizuzenak.

3. 125 kiloko bolarekin.

4. Aimar Irigoien.

5. Ez daukat inolako presiorik. Orain arte, harri txikiekin ibili izan naiz, eta niretzat ere erronka da txapelketa honetan parte hartzea. Harriak ondo eta txukun jasotzearekin konformatuko nintzateke.

6. Egia esan, gustura amaitu dut. Egindako txapelketetan txukun ibili naiz, eta bete egin ditut aurtengo nituen asmoak.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donato Larretxea, entrenatzeko bere tokian ©Ainhoa Larretxea

Herritarren beroa jasoko du

Ainhoa Larretxea - Nafarroako Hitza

Donato Larretxea aizkolariari omenaldia eginen diote gaur Arantzan (Nafarroa), haren sorterrian. 12:00etan herri kirol saio bat eginen dute, eta, gero, herri bazkaria izanen dute frontoian.

Luis Suarez, Uruguaiko aurrelaria, negarrez, Munduko Kopatik kanporatua izan ostean. ©ALBERTO ESTEVEZ / EFE

Oraingoan erre egin da

Ainara Arratibel Gascon

Uruguai kanpoan geratu da, eta Hego Korea sailkatu da H multzoan. Brasil eta Suitza dira G multzoko sailkatuak
Brasilgo jokalariak, multzoen faseko bigarren jardunaldian Suitzari sartutako gola ospatzen. ©ALBERTO ESTEVE / EFE

Zerrenda ez da asko aldatu

Iñaki Berastegi

Munduko Kopa irabazteko hautagai gehienek egin dute aurrera multzoen fasean. Alemania eta Belgika izan dira dezepziorik handienak: ez dira iritsi kanporaketetara.
Dohako Al-Thumama estadioa. Munduko Futbol Txapelketarako eraiki diren zazpi estadioetako bat da. ©EFE

Zuriketa berdearen adibide

Gorka Berasategi Otamendi

Qatarrek ziurtatu du aurtengo Munduko Futbol Txapelketa karbonoan neutroa izango dela, baina, Carbon Market Watchen txosten batek salatu duenez, baieztapen hori okerra eta nahasgarria da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...