gorka julio
IRLEN SAREA

Bestetasuna

2020ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Ez ditugu Eibarko bideoa bezalakoak behar, erailketa matxisten izurritearekin behingoz bukatu behar dugula jakiteko. Baina, sakelakoaren bidez grabatzeko joerari, kritikoki begiratzeko balio diezaguke erasoak.

Ez dakienarentzat, egun hauetan bolo-bolo dabil sareetan erasotzaile (gizon) batek, neska gazte bati, haur bat tarteko, jasotako erasoaren bideoa. Ez zaie gehiegi aurpegia ikusten, baina seguruenik nahikoa da zein diren jakiteko. Sareetako eztabaida, aldiz, hirugarren pertsona horren bueltan etorri da; zergatik grabatu eta ez erasoa gelditzen saiatu?

Gero eta gehiago dakigun arren gertatutakoaz, zurrumurruak eta informazioa bereiztea zaila izango da kasu honetan. Erasoaren gordintasunak laguntzen ez badu ere, utzidazue ariketa bezala planteatzen eta abstrakzio apur bat gehitzen egoerari, pertsona horri buruz ezer jakingo ez bagenu bezala jokatuz.

Kritika nagusiak pertsona horrek erasoa gelditzeko izan ez duen jarrera salatzetik etorri dira. Zergatik grabatu, erasoa gelditzen saiatu gabe? Galderak ez dauka berehalako erantzunik noski, baina ez da egia ez duela ezer egin erasoa gelditzeko, grabatzea bera ekintza bat baita. Eta, ekintza hori, espektakulurako edota gero sareetan zabaltzeko soilik egin duela pentsatzen ez badugu behintzat, pentsatu beharko dugu, pertsona horrek erasoa gelditzen saiatzeko egin zuela hori; disuasio moduan.

Erasotzailearen kontra biolentzia erabiliz ekin izan balu, emaitza ez dakigu zein izango zen. Beharbada ez zuen bere burua nahiko indarrarekin ikusten edo beldurra zuen; erantzuna ere biolentoa izango zela jakitun, berak edo haurrak jasoko zuten tratuagatik. Orain badakigu pertsona horrek laban bat erabili zuela ondoren, eta hori ere jakin zezakeen akaso.

Bestalde, kamerek eskaintzen duen bestetasun horrek ere eragin zuzena izan dezake erabakian. Gero eta hartu-eman gehiago pantaila baten bidez egiten ditugu eta beraz ohituta gaude komunikatzeko eredu horretara, ohikoa zaigu bitartekaritza horren bidez elkarreragitea. Urruntasun horren bidez murgiltzen gara jendarte harreman askotara, salaketak egiteko edota maitasuna adierazteko ere. Komunikazio pertsonalen aldaketa hain bortitza izan da, orokortzeraino?

Mila ertz ditu gaiak eta erantzun bakarra lehen paragrafokoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.