Albistea entzun

IRLEN SAREA

Barkatu Gira

Gorka Julio -

2021eko urriak 9

Etxeko garbiketa-robotak argia piztu du, normalean trabatuta gelditzen da edozein zulotan, baina gaur argia piztea lortu du. Errieta egiteko bulkadari eutsi ahal izan diot orain arte. Nola egingo diot errietan robot bati?

Kristautasun barneratuak errua zeinena den pentsatzera eramaten zaitu maiz, eta honetan ere horrela izan da. Norena da robot batek horrelakoak egitearen errua? Robot hori saltzen duen enpresarena? Programatu duenarena? Erosi eta etxean ikuskaritza gabe utzi duenarena? Bada zerbait ergelagorik errua zeinena den gure buruei galdetzea baino?

Baina zerbait larriagoa izan balitz? Hau da, robotak zerbait lurrera bota izan balu? Maiz gertatzen den moduan kable elektrikoekin trabatu izan balitz, zirkuitulabur bat sortu eta txinparta batek sua sortu izan balu?

Eta kasualitatea ez balitz argia piztu izana? Beste hipotesi bat litzateke, gure robotak argia piztu nahi izatea. Oztopoak saihesteko egokiagoa zela pentsatuko zuen eta zutikako argiaren botoia sakatu orduan. Zentzua du, argi dago robotak autonomia maila bat eskuratu duela, eta bere buruarentzako egokiak diren zenbait erabaki autonomo hartzen dituela orain.

Argia piztu badezake, baina, zergatik geldituko da hor? Hiru astez behin pizteko programatuta daukat robota. Gehiegi dela pentsatu dezake Girak —nire robotaren izena da, orain arte aipatu ez badut ere—, eta aktibatzearen plantak egin, baina bere txokoan gelditu batzutan. Edo, greba batean ere amaitu dezake liskarrak, konpon ezin den matxura arraro baten forman akaso. Erotzen hasia al naiz?

Egongelan gora eta behera nola egiten duen ikustea gustatzen zait; hipnotikoa da. Orduak pasako nituzke hari begira. Horren ordez, kamera batez jarraitu beharko nuke, ni ez nagoenean nola jokatzen duen ikusteko. Baina pentsatu dut ideia txarra izan daitekeela kamera hori sarera konektatuz gero, kontrolagarria izan daitekeelako... Bufff, beno banoa kalera.

Prestatzen hasi, eta ni nagoen gelara bildu da Gira. Ezustekoz, kamixeta buruan nuela oraindik, gerturatu eta hankan jo nauenean atzekaldetik; —Ups, barkatu— Eskapatu zait orduan. Errieta egitearen bulkadari eutsi izan diot maiz, baina barkamena eskatzeari ezin izan diot eutsi.

Onartu egin beharko dut, Gira robota gizatiarrago bihurtzen ari da niretzat, eta horren errua neurea da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kaskezurra agerian, esperimentuetako batean. ©BERRIA

Zentzumenek nola engainatzen duten erakutsi dute Urteko Irudipenik Onenaren lehiaketan

Edu Lartzanguren

Neural Correlate Society neurologo eta artista taldeak aurtengo lilurapenik onenak zeintzuk diren ebatzi du, eta Harry Potterren geltoki magikoaren inguruko begitazioak irabazi du lehenengo saria.

Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...