Albistea entzun

IRLEN SAREA

Zirkuitu-laburrak

Gorka Julio -

2021eko urriak 23

Isun bat iritsi da etxera, bidegorritik zure autoa pasatzen ikusi dute. Argazkia ikusten duzunean, ezustekoa! Zure autoa ez, baizik eta zure autoaren matrikulak dituen zenbaki berak jantzita dituen emakume bat ageri da bertan. Kamarek kamiseta hori identifikatu dute zure autoaren matrikula moduan. Benetako gertaera bat da hori.

Horrelako akatsak maiz ikusiko ditugu adimen artifizialaren garapena ematen ari den garaian. Interesgarriagoa da nola erabili daitezkeen ere gauzei buruz eztabaidatzeko. Ikasketa automatikoan oinarritutako tresnek arazo asko izan ditzakete. Batzuk argiak dira, akats bezala identifikatzea erraza da. Beste batzuk gure gizartean errotutako jarrera edo portaera normalizatuen ondorio dira. Horrek arrazakeria, genero bazterketa, jarrera faxistak... bildu ditzake, eta algoritmoetan kodetuta garraiatu, ia ohartu gabe, gure jendartean erreproduzitzen jarraitzeko.

Hori kontutan hartuta, erronka bikoitza izan daiteke. Bata, teknologia horiek hartzen dituzten eta gustatzen ez zaizkigun bideak arrakalak probestuz zirkuitu-laburtzea, matrikularen kasutik ikasiz. Bestea, prozesu eta teknologia horietatik gustatzen ez zaizkigun ereduak ezabatzeaz gain, berriak ere kodetzean dago.

Prozesu guztien automatizazioan, teknologia aurreratua erabili edo ez, boterea eta harreman mota batzuk inskribatzen ditugu. Erakundeekin egiten ditugun tramiteak paperean edo aurrez aurre egiten baditugu ere, prozesu batzuetan inskribatua dago hori guztia.

Intuizioaren kontra, gizatiarragoak ere izan daitezke prozesu horiek. Demagun, adibidez, tokiko moneta digital bat martxan jartzen dugula herri batean; Hernanin (Gipuzkoa) egin bezala. Moneta horrek aplikazio mugikor sinple bat dauka, herriko zerbitzu askotan erabili ahal izateko. Edozein norbanakok erabili dezake bere erosketak herrian egiteko moneta gisa, baina erakundeetatik laguntza behar duten familiei erakundeek bete egin diezaiokete diru-poltsa digitala beraiek ere erosketak egin ditzaten; orain arteko laguntza-bonoek suposatzen duten diskriminazioa eta estigmatizazioa gainetik kenduz horrela.

Teknologia aurreratuagoekin hori guztia beste era batera egin dezakegu, hobeagoa edo azkarragoa izan daiteke edo guztiz kontrakoa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Izuturik egon naiz; baina arrazionala da?»

Iker Tubia

Energia krisiaren eta klima aldaketaren aurrean, filosofia aldarrikatu du Basartek, erabaki eraginkorrenak hartzeko ezinbestekotzat jotzen baitu arrazoian oinarritzea. Altruismo eraginkorrean aritzen da orain.
Erreserbetan bermeak eskatzen hasi dira hainbat jatetxe. ©BERRIA

Bezeroak etorriko diren esperoan

Unai Etxenausia

Jatetxeei galera nabarmena ekar diezaieke bezeroek erreserba bat egin, ez direla joango abisatu ez eta, azkenean, ez agertzeak. Horrelakoak ez gertatzeko, hainbat jatetxe bezeroei bermeak eskatzen hasi dira erreserba egiten duenean, bezeroak lotzeko eta galerak gutxitzeko.

La Zurdako kide Andrea Ganuza, bere komikia aurkezten, La Zurda Berria jaialdian, maiatzaren 24an. ©MIRARI ETXABARRIA

Artearen jaialdia, denen esku

Itsaso Jauregi

Iruñeko La Zurda Berria jaialdian tailerrak eta arte erakusketak egin dira maiatzaren 26tik ekainaren 10era. Esperimentatzeko espazio seguru bat sortzea da helburua.

Atal berria du estilo liburuak: ikus-entzunezkoena. ©BERRIA

BERRIAren estilo liburuan atal bat sortu dute ikus-entzunezkoei buruz

Urtzi Urkizu

Irizpideak landu dituzte belarrirako nola idatzi, nola ahoskatu eta azpidatziak nola egin zehazteko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.