gorka julio
IRLEN SAREA

Overtonen leihoa

2021eko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Overtonen leihoa onargarria den ideologia bat leiho estu gisa adierazten duen teoria politikoa da. Joseph P. Overtonen izena du, Mackinac Politika Publikoetarako Zentroko presidenteorde ohiaren izenagatik. Une bakoitzerako, leiho horrek iritzi publikoaren klimaren arabera onar daitezkeen politika sorta bat biltzen du, politika bat onargarri izateko aukerak markatuz.

Teoria hori ondo ulertu du eskuin muturrak. Overtonen leiho hori ideia aurrerazaleen eta erreakzionarioen artean mugitzen bada, beren helburua leiho hori bigarrenetara desplazatzea jarri dute. Familia desberdinek beren funtzioa betetzen dute, eta haien interesen aldeko desplazamenduaz gain, bakoitzak bere publikoari hitz egiten dio: ultraeskuin zaharrek leihoa txikitu nahi dute, posible denaren markoa beraiena izateko; eskuin liberalenak leihoaren espazioa irekita mantendu nahi du mugimendu espazioa komenigarria zaien bitartean; ultraeskuin berriak, aldiz, ahalik eta urrunen eraman nahi du desplazamendua, ideia erradikalenak ere onargarri egiteko. Adostasuna %100ekoa izan gabe sinkronizazio bat ematen da, eta Interneteko mezugintzak eta memegintzak berebiziko rola betetzen du horretan.

Joera bakoitzak bere barne kanalak ditu; Telegram eta foro propioak beren komunitateari hitz egiteko eta ekimenak planifikatzeko. Kanpora beren hedabide espazioa eta sare sozialak erabiltzen dituzte, eta estrategia berezituak dituzten arren, familia ezberdinek besteen mezuak hedatzea ere lortzen dute. Ohikoak ziren mezu eta estetika zaharrak onargarriago egin ohi dituzte, baina mezuek berdin zabaltzen dituzte ideia xenofobo, arrazista, antifeminista edo atzerakoiak. Kontrakotasuna ere bilatzen dute batzuetan beren mezua iritsiko ez zen tokietara hedatzeko. Kritika mezu bat izan behar zuena, hedapen tresna bihurtzen dute horrela, edo bere komunitatearen aktibaziorako txinparta.

Kultur arloko hegemonia irabazteko estrategia antolatu bat da. Voxen egoitzen kontra agertzen diren zenbait pintaketa, euskaraz bakarrik zekien kanpineko Julen haurra edo Gasteizen emakume bati lau gazte magrebiarrek egindako salaketa faltsua bezala. Overtonen leihoa zabaldu behar dugu, baina askatasunerantz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.