gorka julio
IRLEN SAREA

Atzeraka goaz

2022ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Atzeraka goaz. Gero eta gehiago entzuten dut hori, baina ez dago atzera bueltarik. Ibai berean bitan bustiko ez garen moduan, ezin gara atzera bueltatu. Gehienez, memoriadun errepikapen bat litzateke hori, eta horregatik ezberdina. Nork esango zigun XXI. mendean abortuaren zilegitasunaz hitz egiten egongo ginenik?

AEBetan legearen interpretazio baten ondorioz, herrialde horretako estatu batzuetan abortua baldintzatua edo debekatua izateko arriskua dago; abortatuko duten milaka emakumeen osasunak eta bizitzak berriro ere kolokan jarriko dira.

Urrun joan gabe, Donostian, zutabe hau argitaratzen den egun bererako, talde ultraeskuindarrekErrezatzea ez da delitua lelopean deialdi bat zabaldu dute. Protesta Askabide klinikaren parean amaituko da —emakume asko haurdunaldia etetera joaten diren klinika—. Erantzuteko deialdia egiteaz gain, mugimendu feminista anitz batek erakundeei ekimen horien kontrako «neurri eraginkorrak» ere eskatu dizkiete.

Erreakzioak forma berriak hartu ditu. Baina ez dira iragana, etorkizun beldurgarrien itzalak baizik, eta XXI. mendean forma berriak hartu dituzte. Datu digitalak saltzen dituen enpresa batek abortatze-kliniketara joaten diren emakumeen datuak saltzen ditu. Hilekoa kontrolatzeko erabiltzen diren zenbait aplikaziotako datuak baliatuz, horiek komertzialki ustiatzen dituzte.

Donostiako klinikaren atarian egiten diren manifestazio faxistak, datu horiek baliatuzerasoko balituzte? Ez gaude urrun, klinika horietara joan diren edo joateko aukera duten pertsonak automatikokiberen telefonoen bidez jazartzetik. Menstruazioaren datuekin berdin, haurdun geldi daitezkeen pertsonak era batera edo bestera bideratzeko estrategiak askoz errazago hartu edota datuak gurutzatuz, ekonomikoki ere baliatu daitezke. Panorama hain da tristea, zein eskubide digitalak eta pribatutasuna defendatzen duten taldeek maila teknologikoan ere segurtasun-gidak publikatzen hasi direla .

Autodefentsa beti da garrantzitsua, baina oso gutxitan da nahikoa, bereziki eskubide urraketa hain larrien aurrean. Eskubide digitalek eta teknologiek nola zeharkatzen gaituzten ikusteko baliatu dezagun, iraganekoak diruditen baina orainaldi krudel diren garai hauetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.