Albistea entzun

IRLEN SAREA

Birus ikusezina

Gorka Julio -

2022ko irailak 24

Sei hilabete pasatu dira erasotik eta oraindik gizartean eraginak nabarmenak dira. Ez dirudi berriro normaltasunera bueltatuko garenik guztiz; egoera berrira egokitu eta akatsetatik ikastea gelditzen zaigu soilik.

Erasoak baino gehiago, izurrite orokortu batek kolpatu gintuen. Ez genekien zergatik baina ospitaleak jendez betetzen hasi ziren egun batetik bestera. COVID garaitik ez genituen ikusten ospitale kolapsatuak, baina oraingoan ezberdina zen.

Etortzen zen jendearen arazoek antsietatea, depresioa, brote psikotikoak... ziruditen, baina ez zegoen azalpen zehatzik horien jatorriari buruz. Elikadurari lotutako arazo larrien orokortzea izan zen hurrena. Ondoren, bere buruaz beste egiten hasi zen jende kopuruaren gorakada etorri zen; hasieran haurretan eta adindun jendean nabaritu zen gehien, beranduago gizarte osora zabaldu zen. Buruko gaixotasunak tratatzeko espazio berriak ireki arren, momentu batean jendea artatzeari utzi behar izan zioten ospitaleek. Orduan hasi zen okerrena eta kaleak zonbi itxurako jendez betetzen hasi ziren: begirada galduak, liskarrak, opiazeoz mozkortutako auzo osoak.

Izurritearen ondorioei erantzunik emateko eta horren jatorria topatzeko gai izan ez ziren erakundeek, segurtasun neurriekin konpondu nahi izan zuten arazoa. Erabakiak egoera larritu besterik ez zuen egin, hacker talde batek erasoaren ustezko jatorria topatu zuen arte.

ETH taldeak, orduan, osasun langileak, nekazari taldeak, kooperatiba sareak, sindikatuetako partaideak eta zaintza komunitateetako kideak bildu zituen, eta bere aurkikuntza komunikatu zien, soluzioak bilatu asmoz. Gero zabalduko zuten gizarte osora, baina erantzunak ezin zuen itxaron eta kolektibo horiek aliatu izatea ezinbestekoa zen. Hau izan zen kaleratutako oharra: «Jatorri ezezaguneko, baina maila militarreko eraso bat detektatu genuen Internetera konektatutako milaka gailuetan. Erasoa ezkutuan hedatu zuen birus baten bidez izan zela uste dugu. Bereziki hiru gailuetan eragin zuen: pisua neurtzeko gailuetan —etengabe zegokiona baino pisu gehiago neurtuz—, kiroletako eskumuturreko sentsoredunetan —eguneko helburua ez lortzea eraginez— eta sakelako kameretan —jendea zena baino apur bat gizenago agerraraziz—».

Zalantzarik ez dugu eraso bat izan zela eta orain errekuperatzen hasi gara, baina egia esan, ez dugu topatu birusaren arrastorik...

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Neska bat erremontean nola aritzen den ikasten, atzo, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. ©GORKA RUBIO / FOKU

Erremontean ikasten

Urtzi Urkizu

BERRIAlagun batzuek erremonte tailer bat egin dute Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Kirola probatzeko aukera ere izan dute, Endika Barrenetxea maisu zutela.
 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Institutu bat gizartea bera da, baina eskala txikian»

Iker Tubia

Irakaskuntza «esker oneko» lana izan da Mangadorentzat, eta zuzendari aritu zen urte luzez. Antolatzea eta irakastea maite ditu, baita ikastetxeetatik kanpo ere. Erretiroa hartu ondotik, zaletasunei eutsi zien: euskara, irakaskuntza eta tradizioak.
Barbara Farre eta Joana eta Mireia Vilapuig, martxoaren 29an, Donostian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Bi ahizpa aktoreren autofikzio bat

Urtzi Urkizu

Filminek 'Selftape' telesaila estreinatuko du etzi. Joana eta Mireia Vilapuigek beren bizipenetan oinarrituta sortu dute fikzioa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...