Amaia Garcia.
EKOGRAFIAK

Errealitatea aldatu nahian

2021eko urriaren 28a
00:00
Entzun
Espainian Gran Hermanoreality show-a 2000. urtean hasi zen. Fenomeno bat izan zen, telebistarentzat iraultza bat ekarri zuen. Hortik aurrera telezaborraren kontzeptua ezaguna egin zen eta formatu ugari egin dira pertsona ezezagunen arteko elkarbizitza ikuskizun egiteko. El Conquis saioak arrakasta handia izan du ETB2n, eta ETB1ek ere Baserria saioa sortu du. Netflixek ere bere reality-a sortu nahi izan du, eta, horretarako, formatuarekin jolastu du. Insiders saioarekin iraultza berri bat sortu nahi zuen plataformak, baina saiakera bat izan da, eta ez du bere helburua lortu. Hasiera batean, parte hartzaileek hautaproben azken fasean daudela uste dute, eta ez dakite jada beraien bizitza grabatzen ari direnik. Najwa Nimrik aurkeztu du saioa, bera izango da jokoaren arau bereziak azaldu dizkigun pertsona.

Saioaren beste berezitasun bat lehiakideak software berezi baten bidez kontrolatuak egotea da. Software horrek erabakiak hartuko dituela dirudi, eta erabaki nahiko ulertezinak hartzen dituela ikusiko dugu. Ataletan zehar jakingo dugu software hori ez dela existitzen; izan ere, aurretik egin diren kaleratzeak ulergaitzak izan dira niretzat.

Netflixek bere estrategiarekin jarraitu du saio honetarako; urriaren 21etik atal guztiak ikusgai daude plataforman. Horrelako saioen gakoa astero ikusmina piztea izaten da, eta sare sozialetan edo beste hedabideetan saioaren inguruan hitz egiteak arrakasta handitzen du. Kapitulu guztiak maratoi moduan ikusteak interesa itzaltzen du. Nire kasuan asteburu batean ikusi dut saioa, eta ez dut inorekin ia komentatu.

Insiders saioak lehiakide perfektua bilatzen zuen. Horrek lehiakideen arteko estrategia eta harremanak aldatu ditu. Lehiakide batzuk erotu egin dira eta askotan beraien jokabideak aldatu egin dituzte saioa irabazteko saiakeran. Formatu interesgarria dela aipatu behar da, baina akats batzuk dituela argi utzi nahiko nuke.

Reality-aren alderdi onena LGTBIQ+ kolektiboaren presentzia izan da. Emakume trans bat, bi gizon homosexual eta emakume lesbiana bat lehiakide izan dira. Haien arteko harremana oso berezia da, saioa irabazteko gakoa izan da irabazlearentzat. Ez dakit bigarren ediziorik izango duen, baina hainbeste sekretu jakin ostean, zaila ikusten dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.