Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Teknologia

Amaia Garcia -

2023ko martxoak 2

Etxeko telebista aldatu nahi dut. Etxean dudan pantaila zaharkitua geratu zait; telefono konpainiak bidali zidan azken kodifikatzailea konfiguratu nuenean, telebista nahiko zaharra zela adierazi zidan kodifikatzailearen abisu batek. Telebista berria nolakoa nahi nuen pentsatzerakoan gauza asko kontuan hartu behar izan ditut, baina garrantzitsuena tamaina izan da. Etxean dudan telebista txikia da, eta handiago bat erosi nahi nuen. Horretarako, sofaren aurrean dagoen tartea neurtu ostean, teknologia berriena duten telebistak etxeko tartea baino handiagoak direla konturatu naiz. Beraz, azken teknologia duten telebistak alboratu ditut, tamaina ertaina duen bat aurkitzeko.

Etxeko aparatuaren aldaketak telebistaren transformazioa burura ekarri dit. Plataformak etxeetara iritsi zirenetik, pantaila txikiaren aurrean dauzkagun ohiturak aldatu egin dira. Telebista etxeko gailu preziatua da, eta azken urteetan bere aurrean ordu asko ematen ditugu. Telebista tradizionala ikusteko ez ezik telesailak eta filmak ikusteko erabiltzen dugunez, pantailaren tamaina handitu egin da zinemaren sentsazioa egongelan sortzeko. Plataformek ere aldaketak jasan dituzte. Gure harpidetza partekatzeko gonbidapena egiten ziguten plataformek lehen, eta kontua elkarbanatzeko trabak jartzen hasi dira orain. Netflixen traba horrek eztabaida sortu du, eta erabiltzaile batzuek bertan behera utzi dute harpidetza. Plataforman jarraitu dugunok traba horiek akatsen bat izan dutela konturatu gara, eta kontuak berdin jarraitzen duela ikusi dugu. Beste askok zailtasunak izan dituzte etxeko helbidea zein den adierazteko.

Teknologia aldatzen den heinean, telebistako formatuak aldatu egiten dira. Telebista kate tradizionalak talde handi baten parte dira eta arau berriak dituzte. Mediaset taldeak, esaterako, entretenimenduko saioetan politika debekatu du. Modu horretan, Sálvame saioan ezingo dituzte adierazpen politikoak egin. Lander Arretxeak kalera ateratzeko deia egin zuen atzo; agian, saioaren jarraitzaileak eta langileak kalera atera beharko lirateke neurri hori salatzeko. Adierazpen askatasuna murrizten den heinean, telebistak saltzen diren saltokietan jendeak merkatuko telebista onena bilatzen jarraitzen du. Nik, bitartean, nire egongelan ondo sartuko denaren bila jarraituko dut.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Zigor sistemak itxaropen faltsuak sortzen dizkie biktimei»

Amaia Igartua Aristondo

Macaya-Andresen arabera, botere punitiboak hauspoa ematen dio izu sexualari, feminitate eredu jakin bat indartzeko. Diskurtso horrek esentzializatu egiten omen ditu hala biktima nola erasotzailea.
'Dragoi Bola Z F berpiztua' filma ©Berria

Anime Box ‘streaming’ plataforma martxan da Hego Euskal Herrian

Urtzi Urkizu

Film bakarra du euskaraz. Mangaberri taldeak eskatu du eduki berriak euskarara bikoizteko eta azpidazteko. Gaur, 22:00etan, Mangaberrik zuzeneko saio bat egingo du Twitch sare sozialean, Anime Box plataformaren inguruan hitz egiteko.

 ©BERRIA

Urduritasunak gora, azazkalak ahora

Amaia Jimenez Larrea

Antsietatea, urduritasuna edo dena delakoa baretzeko asmoz, askok azazkalei hozka egiten diete. Ez dago azazkalei hozka egiten uzteko tratamendu finko eta eraginkorrik, baina adituek emozio horien jatorria aztertzea gomendatzen dute.

 ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.