Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Dirua

Amaia Garcia -

2023ko martxoak 30

Aste honetan Succession (HBO Max) telesaila denen ahotan dago. Roy familia faltan ematen genuen, eta senideen arteko gorrotoa eta azpijokoak ikusteko irrikitan geunden. Azken denboraldiko lehen kapituluan, familia banatuta aurkitu dugu. Alde batetik, aita eta bere jarraitzaileak, eta, bestetik, bere seme-alabak. Bi taldeak lehian ari dira, eta beren negozioekin aurrera egin nahi dute. Badirudi Roy familiako seme-alabek enpresa berri bat sortu nahi dutela, baina, haien botere nahiaren ondorioz, aitaren kontra lehiatzeko bidean jarriko dira.

Lehia horretara iritsi baino lehen, Roy familiako burua bere urtebetetzea ospatzen ari da New Yorken. Festan jende asko dago, baina maitasun gutxi. Festa horretan sentimenduek ez dute garrantzirik, itxurakeriaz beterik zegoelako. Logan Royk bere festatik ihes egiten du, eta langile batekin afaltzera irtengo da. Langile horri bere lagun onena dela aitortuko dio. Erositako laguntasunarekin konformatzen da.

Bitartean, Shivek bere senarraren deiak jasotzen ditu. Dei horietan bien arteko erlazioan dagoen haustura nabaria da. Senarrak emandako informazioari esker, Logan Royren seme-alabek estrategia aldatuko dute.

Telesailaren jarraitzaileok aspalditik dakigu familia horretan maitasuna ez dela garrantzitsua. Diru kantitate handien inguruan hitz egiten dute une oro kapituluan zehar, eta hori da haientzat garrantzitsuena: haien kontu korrontean duten diru kantitatea, eta horrek eman diezaiekeen boterea.

Telesaileko pertsonaientzat hori da garrantzia duen bakarra: kapitalismoaren gailurrean bizi dira. Gure etxeko sofatik beren ardura horiez barre egiteko aukera dugu. Diruak ez duela zoriontasuna ekartzen argi dugu, baina dirudunak horretaz baliatzen dira nahi dutena erosteko. Atzo albiste izan zen Ana Obregonek ume bat erosi duela AEBetan. Madrilgo aktore eta aurkezlea ospitaletik gurpil aulki batean atera zen. Argazkiak atera dizkiote, eta horrek eztabaida handia piztu du Espainian.

Roy familia hautsita dago diruak dakarren handinahikeriaren ondorioz. Obregonek, aldiz, familia berria sortu nahi du diruaren bitartez. Diru gutxiagorekin bizi garenok dugun familia hobeto baloratzeko aukera dugu, eta agian maitasunaren bila ez dugu hain urruti joan beharrik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Izokin bat, Bidasoa ibaian gora. ©JOSE ARDAIZ GANUZA

Joan-etorriko arrainen balioa

Iker Tubia

Arrain diadromoen onura ekologiko eta kulturalak handiak direla adierazi dute Europako Diades proiektuaren emaitzek. Arrain horiek ibaitik itsasora edo itsasotik ibaira migratzen dute, eta haien populazioak arriskuan daude. Adituek babes neurri «bateratuak» eskatu dituzte.
Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.