Albistea entzun

IRLEN SAREA

Arazoan sakonduz

Gorka Julio -

2021eko maiatzak 8

Gizakion arazo larrienetako bat da gure begirada auto-zentratua. Eragiten digunean soilik jabetzen gara arazoaz. Natura teknika eta teknologiaren bidez moldatzea, aukera eta helburu bezala definitu genuenetik, gure sistemek ekosistemetan eta bizitzan orokorrean sortzen duten eragina ez ikustea erabaki dugula dirudi.

Pandemia baten erdian gaudela ere ez gara gai izaten ari gure begiradatik ateratzeko. Nahiago dugu gaixotasuna hazi zen animalia bilatu (saguzar gaixoak) eta horri errua bota, besteak kutsatzeko gai den animali bat garela ez onartzearren. Etxeko txakurrari edo katuari birusa trasmititzeko gai gara, erreserborio bat gara gu ere. Pandemiaren arrazoi nagusienetako bat ekosistemen suntsiketaren ondorioa dela ere badakigu, eta hor errudunak bilatzen jarrita, erraz topatuko genituzke.

Ana Galarragak egunkari honetako beste zutabe batean kontatu digu nola zetazeoekin eta beste espezie batzuekin komunikatzeko itzulpen automatikorako tresnak sortzen ari diren. Laster «hitz egin» ahal izango dugu horietako batzuekin, aurrera gaitezen pentsamenduaren mundutik egoera horretara. Donna Harawayk Arazoarekin jarraituz liburuan, espezie arteko aliantza arraroen bidez munduan daukagun gure posizioaz jabetu edo eztabaidatzea proposatzen digu.

[Parke batean ibiltzen ari zarela, inguruan dituzun landareek bere soinua trasmititzen dizute. Ezin duzu hitz egin, baina bere jatorriari lotutako musika loop bat entzuten duzu. Ez bat eta ez bi, basoan zehar oinez zoazela hainbat ahotsetako kakofonia batean hitz egiten dizu. Sinfoniak lore, zuhaitz eta landareen berri ematen dizu eta sakeleko aplikazio batean, bakoitzaren informazio ikusteko aukera.]

Deskribatu dudana, Kleos Donostiako Kristina Enea (Gladys Enea) parkerako sortutako sakelako aplikazio batek egiten duena da. Jatorri ezberdinek egiten gaituztela, edota mundu honetan beste bat (eta hori bakarrik) garela konturatzeko balio du. Landareek hitz egiten digute, musikaren bidez bada ere, eta gauza ederrak esaten dituzte entzun nahi duenarentzat.

Begirada aldaketa bat behar dugu, naturarekiko harremanean azkar eta teknologiarekiko uztarketan oraindik azkarrago. Has gaitezke zerbait erakagarriarekin, ezusteko batekin: Chung Tinglen nobela erotikoekin, adibidez.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Hilarri bakoitza mundu bat da orain»

Iker Tubia

Etxeko lanari segida ematea erabaki zuenetik, hargin eta ehorzketa lanetan aritzen da Soule. Droneak bestelako ikuspegia ematen dio, baita lanak ere: «Heriotzaz gehiago solastatu behar dela uste dut».
Ogirik gabe jateak gosea ez asetzea eragiten die batzuei, antropologia sozialak dioenez. ©BERRIA

Gosearen memoria kolektiboa

Naroa Torralba Rodriguez

Espainiako gerraren ondorengo gose garaiak ditu ikergai Gloria Romanek. Elkarrizketa saio batzuk egin zituen gerraostean haur izan zirenekin, eta artikulu bat idatzi du ogiak eta gozoek haien memoria indibidualean duten garrantziari buruz. Laburpena egin du Twitterren, eta erantzun ugari jaso du.

Aron Piper aktorea <em>El Silencio</em> telesailean. Fikzioa Bilbon girotuta dago. ©LANDER LARRAÑAGA / NETFLIX

'El Silencio': munduan gehien ikusitako telesailetan hirugarrena Netflixen

Urtzi Urkizu

Fikzioa 80 herrialdetan dago lehen hamarren artean. Ingelesezkoak ez direnetan, lehena da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.