EKOGRAFIAK

Distopiak zertarako

Lander Arretxea -

2019ko ekainak 6

Bi pauso aurrerantz eman, eta bi pauso urruntzen da utopia. Zertarako balio du orduan? Pausoak emateko». Halako zerbait —gaztelaniaz eta modu puskaz eleganteagoan— idatzi zuen Eduardo Galeanok, eta ondare publikoa da geroztik. Nahi adina erabili da —telebista tertulietan, TED hitzaldietan, Twiterreko aurkezpen testuetan...— kriterioarekin edo gabe. Utopiarantz pausoka ari denaren zapatak beste ajatzeraino.

Fikziorako bada, puskaz interesgarriagoa da bere antonimoa: distopia. Pentsa, Utopia izeneko telesaila bera ere —thriller guztiz gomendagarria— distopikoa da erabat. Etorkizun ilun bezain liluragarriak erakusten dizkiguten telesailak boladan daude. Atzo bertan —elkarri konpetentzia egin nahian— horren adibide finenak diren biek denboraldi berria estreinatu zuten: Black Mirror-ek eta The Handmaid's Tale-k.

Gutxi izango dira honezkero Black Mirror ezagutzen ez dutenak. Ordubete inguruko atal independienteez osatutako istorioen multzoa da. Charlie Brookerrek Channel 4 katerako sortu bazuen ere, Netflixek erosi zuen orain bi urte. Bosgarrena da estreinatu berri duten denboraldia, eta hiru atal ditu. The Handmaid's Tale-k ere loreak eta sariak pilatu ditu lehenengo bi denboraldiekin. Margaret Atwooden eleberrian oinarritutako telesailak emakumeen esklabutzan oinarritutako gizarte ez oso urruneko bat erakusten digu; eta horren aurrean, emakume adoretsu bat, ez dagoena ezer egin gabe geratzeko prest. Hirugarren denboraldia den honetan, iraultza artikulatu nahian ikusiko dugu.

Galeanoren hitzei tiraka, erraza da esaldiari buelta ematea: «Zertarako balio du orduan distopiak? Pauso okerrez ohartarazteko». Baina errazkeria litzateke. Fikzioan, behinzat, bada hori baino gehiago. Zeharkako zentsuraren garaiotan, gaurko errealitatearen kontu itsusiei inork heldu nahi ez dienean, moraleja usainduz gero tuntuntzat hartua sentitzen den ikuslearen aurrean, ez da distopiak baino Troyako zaldi eraginkorragorik kritika soziala egiteko. Hori da Black Mirror eta The Handmaid's Tale telesailen dohain txalogarriena: gu eta gure gizartea ikusten ditugula islatuta deserosoak zaizkigun etorkizun hipotetiko horietan. Istorio guztiak blaituta daudela gaurko konfliktoez. Gehiago esaten digutela orainaz, etorkizunaz baino.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Maider Galardi kazetariak aurkezten du podcasta. ©Andoni Canellada / Foku

Saio berezi bat egingo da 'Berria FM'-ren urteurrenagatik

Berria

Bihar izango da saio berezia, ohiko moduan, 12:00etan. Dagoeneko 22 atal sareratu dira, gaurkotasunari begirada feminista batetik helduz. Indarkeria matxistaren aurkako eguna izango da biharko saioaren hari nagusia.

Fundicionen hasiko dira Las Fellini. Ezkerrean, Nagore Gore. ©TXENG MENG

Gauak aterpe izateari utzi dio

Amaia Igartua Aristondo

Bigarren oldarraldi betean, kulturguneak itxita daude Ipar Euskal Herrian, eta irekita Hego Euskal Herrian. Baina kulturgile batzuek martxotik ezin izan dira oholtzara igo, edo ohi baino gutxiago igo dira. Lanean jarraitu ahal izateko, beste alternatiba batzuetara jo behar izan dute gaueko artistek.

 ©GUILLAUME FAUVEAU

«Bi pasioak juntatu ditut: surfa eta filma»

Ainize Madariaga

'Bizi Belharra' filma atera berri du Pierre Lapeyrade lapurtar gazteak. Kausitu du urtean bizpahirutan gertatzen den fenomenoa gatibatzea: betaurrekoei esker, 360 graduan bizi daiteke uhin erraldoia.

Beatriz Gazquez aurkezlea, erdian, eta gonbidatuak, Agenda Nagusi TV web telebistako lehenbiziko saioan. ©BERRIA

Agenda Nagusi planak web telebista jarri du martxan, erdaraz oraingoz

Iker Tubia

Aurrez aurreko jardunaldirik ezin denez egin, Interneten alde egin dute. Bost saio izanen dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna